Prentsa Aretoa
2012/03/28
Emilio Olabarriak alargun-pentsioa igotzea eskatu dio Gobernuari
Emilio Olabarria Enplegu eta Gizarte Segurantza Batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea denak azpimarratu duenez, pentsioen inguruan une honetan dagoen arazoa, Espainiar Konstituzioaren baldintzak ez betetzetik dator. Lege honen 41. artikuluan ezartzen da ordaindutakoaren araberako prestazioek edo laguntzazko prestazio guztiek bizitzaren beharrizanak betetzeko nahikoak izan behar dutela.
“Ezin da nahikotasunaz hitz egin, pentsio hau jasotzen duen kolektiboaren erdia txirotasun atalase azpian bizi denean” salatu du Olabarriak. “Konstituzioa ez da betetzen alargunei eman beharreko babesari dagokionez” gaineratu du.
Diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Alderdi Popularrak oposizioan egon den aurreko legegintzaldietan mantendu izan duen jarrera, alargun pentsioa igotzearen alde agertu baita. Hori dela eta, Parlamentuko Talde Popularrari eskatu dio, lehenago egin den defentsa horri jarraiki, gizarte eragileekin eta Parlamentuko Taldeekin ados ditzala, alargun pentsioa hildako ezkontidearen errenta edo pentsioaren % 52tik 70ra igotzeko arauak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10