Prentsa Aretoa
2012/04/11
Esteban: “Beren legebiltzar gehiengo gorria inposatzen duten bakoitzean, gure elastikoa gero eta berdeagoa izango da”
Aitor Esteban Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Kongresuaren Osoko Bilkuran defendatu du Euzko Abertzaleak taldeak Kirolaren 10/ 1990 legea modifikatzeko aurkeztu duen Lege Proposamena. Honen bidez aldarrikatu nahi dute Euskadi,Catalunya eta Galiza nazioetako kirol federazioak nazioarteko kirol federazioetan sartzea.
“Gure herriak sakonean duen aldarria da eta ez da harritzekoa EAJ-PNV behin eta berriz eskatzea, errealitate bihurtu arte. Ordenamendu juridikoa betetzea eskatzen dugu eta ikurren inposaketaren kontrako askatasuna aldarrikatzen dugu” azaldu du Estebanek. “Formula ezberdinek bidez, juridikoki bideragarriak diren alternatiba ezberdinak saiatu ditugu eta uko egiteko arrazoi bakarra eman digute Ganberako talde nagusiek : Estatu arrazoia”.
Aitor Estebanek gaineratu duenez “guk ez dizkiogu inori gure sentimenduak inposatu nahi, baina besteek ere ez diezazkigutela eurenak inposatu. Kirolariei ere ez dizkiegu inposatu nahi. Gaur aurkezten dugun Lege Proposamenean ezartzen dugu kirolariak izan daitezela kolore batzuk ala besteak defendatzeko erabakia hartuko dutenak, eta horregatik ez daitezela kiroletan zigortuak izan. Galdera egin diezaiegun eta beraiek askatasunez erantzun dezatela. Nik ez dut arazorik zentzu bateko edo besteko erantzunekin. Garrantzitsuena da beraiek aurkeratzea”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10