Prentsa Aretoa
2012/04/12
Euzko Abertzaleak taldeak enplegu politiketarako 1500 milioiko partida berreskuratzea eskatu dio enplegu ministroari
Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko diputatuak “burugabekeria” hitzarekin deitu du 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorretarako Lege Egitasmoan islatzen den bezala enplegurako politika eraginkorretan egingo den 1500 milioiko murrizketa. “Partida ukiezina izan beharko luke eta aurrekontuen inguruko eztabaidan borrokatzeko konpromisoa eskatzen dizut” aurpegiratu dio Olabarriak Enplegu ministro andreari.
Gobernua kontrolatzeko bilkuran, Fátima Báñez ministro andreari zuzendutako interpelazioan, Euzko Abertzaleak talde barruan enplegu gaietarako bozeramailea denak azpimarratu duenez , enplegurako politika eraginkorrak dira enplegua instituzioetatik sustatzeko tresna bakarra “eta hori, lehenetsi beharrekoa da une honetan alderdi eta sindikatuetako ordezkariek borrokatu behar dugun arazorik larriena den langabeziaren aurrean”. Zentzu honetan gogoratu du Gobernuak onartu duela 2012 urtean 630.000 lanpostu galdu direla.
Emilio Olabarriak ministro andreari eskatu dio “enplegurako politika eraginkorretarako partida berreskuratzea lortzearren borrokatzea. Borroka ezazu Ganberako gainerako taldeekin, 6 milioi hiritar ez daitezen erremediorik gabe langabeziaren zulo beltzean geratu. Negozia ezazu legebiltzar taldeekin eta berreskura ezazu gizarte eragileekiko elkarrizketa. Gobernu serioa osatu nahi baduzue, egin itzazue gauzak ondo, arlo honetan ez zaretelako ondo egiten ari” amaitu du Olabarriak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10