Prentsa Aretoa
2012/04/12
Euzko Abertzaleak taldeak I+G+Bn egiten den inbertsioa handitzea eskatu dio gobernuari
Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Arantza Tapia EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen barruan I+G+B gaietarako arduradunak Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroari ohartarazi nahi izan dio ikerketa egitasmoetan egin den %30eko murrizketak espainiar sektore produktiboaren transformazioan ekar ditzakeen kalteen inguruan.
Arantza Tapiak iragarri duenez, halako murrizketa eginik, Espainiar estatua Suedia edo Alemania moduko ereduetatik urruntzen da; halaber azpimarratu du I+G+B dela eredua eta sektore produktiboa aldatzeko motorea.
Hori dela eta, Tapiak adierazi du aurrekontu hauek ez dutela bat ere konbentzitzen. “Ministro jaun hori, duela gutxi baieztatu zenuen aurrekontuok Europa konbentzitzeko balioko zutela. Guk ez ditugu europar jotzen eta ez gaituzte neurririk txikienean ere konbentzitzen. Geldiaraztean oinarritutako politika ekonomiko batek geldiaraztea baino ez du lortzen, ez du hazkunderik eragiten eta edozein kasutan ere, txikitu egiten du”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10