Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/13

Gobernuak foru espezifikotasuna errespeta dezan lortu du EAJk

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Proiektuaren gaineko Irizpenaren bozketan, EAJren Euskal Taldea abstenitu egin da, azkenean lortu baitu Espainiako Gobernuak eta Parlamentuko Talde Popularrak foru klausula onar dezaten, Ekonomia Ituna eta Nafarroako Hitzarmena errespetatzen dituen klausula, hain zuzen ere. “Borroka luzearen ostean, Gobernuaren jarrera gogorrari aurre eginda, lortu dugu gure zuzenketa onar dadin, eta horregatik abstenitu egin gara”, adierazi du Pedro Azpiazuk.

rss Ezagutzera eman

Kongresuan EAJren bozeramale ekonomikoa da Pedro Azpiazu. Zuzenketa atzera bota izan balitz, beraren esanetan, “erabateko eraso politikotzat hartuko zen. Uste dugu proiektuan bertan jaso behar zela zuzenketaren testua, behin eta berriro borrokatu beharrik ez izateko berez dagokigunaren alde, hau da, Euskadiko Ekonomia Itunaren eta Nafarroako Hitzarmenaren berezitasunak aitortu eta errespetatu daitezen. Hala ere, egoera bideratu dugu gure zuzenketaren bitartez, eta esan beharko dugu ondo dagoela ondo amaitzen dena”.

Azpiazuk Parlamentuko Talde Popularra kritikatu du, ordea, ez omen duelako “azken egunera arte ahaleginik txikiena ere egin” aurkeztutako zuzenketak itundu edo negoziatzeko.  “Zu, Montoro jauna, onartzearen aldekoa zinen, beharrezko zuzenketa zela uste zenuen, baina zure ministerioko norbaitek, edo ez zuen aztertu, edo ez zegoen onartzeko prest. Zuzenketa sakonean aldatzeko bai, bazeuden prest horretarako, Ekonomia Itunean atzera egiteko asmo nabarmenarekin.  Eta hori, Euskal Taldekook ezin genuen inola ere onartu”.

Gure Legebiltzar Taldea