Prentsa Aretoa
2012/04/16
EAJK Diputatuen Kongresuan eskatu du Espainiako Bankuaren eraikina Vitoria-Gasteiz hiriari lagatzea
Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak Ez Legezko Proposamena aurkeztu du, Gobernuari Gasteizeko hiriarentzat eskatzeko Espainiako Bankuaren antzinako egoitza zegoen eraikina. Ekimen honek biltzen du Gorte Orokorretako Ogasun Batzordean aztertuko den eta Gasteizko Udaleko Osoko Bilkurak iragan urriaren 28an EAJren ekimenez aho batez hartu zuen akordioa. Esandako ekimen horren bidez udal Gobernuari eskatzen zitzaion eraikinaren lagapena eskatzea, tokia kultur ekipamendurako erabiltzeko.
“Une hartan, alkateak babesa eskatu zuen Madrilera ekartzeko Osoko Bilkuran defendatzen genuen ekimen bera. Guk gure konpromisoa bete dugu eta Gorteetan aurkeztu dugu proposamen hura. Orain, PPri eskatzen diogu han erakuts dezala hementxe mantendu zuen aldeko jarrera bera” azaldu Gorka Urtaran, jeltzaleen udal bozeramaileak.
“Estatuko Aurrekontu Orokorretan Espainiako Bankua zegoen eraikina birgaitzeko diru partida ezarri duen eta orain hori gauzatu ez arren, agerikoa da ez dagoela inolako zehaztapenik egin Madrilek eraikin horri eman nahi dion erabileraren inguruan. Dena dela, Gasteizko korporazioak argi eta garbi esan du eraikina erabilgarria izan ahal dela Gasteiztarrentzat. EAJk Javier Maroto alkatearen planteamenduaren aurrean proposatzen du Rajoyren gobernuak aurreikusitako inbertsioa ez kentzea. Mantendu beharra dago, eraikinari Udalak eman nahi dion erabilera emateko” azaldu du Emilio Olabarria jeltzaleen taldeko diputatu arabarrak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10