Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/19

EAJk osoko zuzenketa aurkeztu die Estatuko Aurrekontu Orokorrei

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Estatuko 2012rako Aurrekontu Orokorrak osorik zuzentzeko ekimena erregistratu du. Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen ustetan aurrekontu okerrak dira ekonomiari begira, eta okerrak dira baita Euskadirentzat ere. Ondorioz ezin dute Euzko Abertzaleak taldearen babesa jaso.

rss Ezagutzera eman
josu erkoreka, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Estura larriko politikak krisialdia areatuko du. Gastu murritzagoak eta zerga gehiagok eskaria beheratzen dute, langabezia handitu eta hazkundea murrizten dute, hau da, zorgin gurpil arriskutsura eraman gaitzakete. Aurrekontu Orokorrek ez dute ekonomia epe laburrean hobetzerik ahalbidetu, guztiz alderantziz. Epe ertain eta luzera ere ez dute eskaintzen lehiakortasuna eta produktibotasuna hobetzeko neurririk.

Beste alde batetik, beherakada nabarmena ematen da Euskadirentzat diren partidetan. Aurreko gobernuak EAJren taldeak Zapateroren Gobernuarekin adostutako akordioari esker- I+G+G egitasmoetarako  jarri zituen 112 milioiak aurten izango dira 0. Halaber, Estatuaren egiazko inbertsioak 31,7 milioi eurotan jartzen dira, Estatuko aurrekontuaren %0,5 aizango da, hau da, ezereza.

Gure Legebiltzar Taldea