Prentsa Aretoa
2012/04/23
ETAren amaierari dagokionez Gobernua “guztiz erratuta“ dabilela uste du Aitor Estebanek
Aitor Esteban Euskal Taldeko diputatuak deritzo Rajoyren gobernua guztiz erratuta dabilela ETAren amaiera kudeatzeko eran, ez duelako mugimendurik egin nahi.
Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak aditzera eman duenez, ETAren amaierari dagokion aldetik, Gobernu Zentralak “ez du mugimendurik egin nahi, baina guztiz erratuta dago”, aldi berean iragarri du “gauza batzuk ezin direla datarik gabe atzeratu”.
Onda Vascari eginiko adierazpenetan, diputatu jeltzaleak adierazi du beldur dela “Nanclares bidea” izenekoa ez ote den “Espainiar Gobernuak presoen inguruan sartu nahi duen bide bakarra”. Eta horretan ere “tantaka” egin nahi du.
Estebanen ustetan, Mariano Rajoyren exekutiboak egoera hartu du “ETAren jardun terroristaren amaiera hitzartua izango ez bailitzan, baizik eta ETA aurrera egiterik ez duen puntura iritsi dela eta uztea erabaki duela”. “Hortik aurrera, espainiar Gobernuak indartsu dagoela sentitzen du. Diskurtso oso gogorra eraman du azken urteotan, eta ez du mugimendurik egin nahi, baina guztiz erratuta dabil” gaineratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10