Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/24

Euzko Abertzaleak taldearen ustetan Aurrekontu hauek atzera egitea eragingo dute, hazkundea eta enplegua ekarri beharrean

Josu Erkoreka Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzea eman duenez gaur goizean Cristóbal Montoro Ogasun Ministroak 2012 urterako defendatu dituen Estatuko Aurrekontu Orokorrek “atzera egitean sakontzea baino ez dute lortuko” eta ez da hazkunderako eta enplegua sortzeko bidea egingo.

rss Ezagutzera eman
josu erkoreka, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekak iragarri duenez, egokitzapen sistematikoen bidez ezin zaio “gaur egun ekonomiaren funtsezko erronka denari ekin, hau da, hazkundea eta enplegua sortzea. Guztiz ezinezkoa da” .

Euzko Abertzaleak taldeak ez du Ogasun Ministroak konfiantza ekonomiaren motoretzat hartuz egin duen azterketa partekatzen. Josu Erkorekak arrazoitu duenez “konfiantza ezin da ekonomiaren motore izan, izan daiteke autoak funtzionatzeko asegurua, baina motorea makinaren bihotza da. Eta kontua da motorea aktibatzea, hazkundea eta enplegua bizkortzeko”

Gure Legebiltzar Taldea