Prentsa Aretoa
2012/04/25
EAJk EBren baitan defizitaren murrizketaren inguruan sortu den “burbuila ideologikoa” zulatzea eskatu dio Gobernuari
Pedro Azpiazu Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak Gobernuari eskatu dio Europar Batasunaren baitan defizitaren murrizketaren inguruan sortu den “burbuila ideologikoa” zulatzea, eta europar zorraren bidez finantzatutako inbertsio berrien “New Deal” delakoaren sorrera sustatzea, berpizte ekonomikoan “bigarren lustroa galtzea” gerta ez dadin.
2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoaren kontra aurkeztu den osoko zuzenketa defendatzeko egin duen aldarrian, “Gobernuak hartu duen nolabaiteko jarrera iluministaren” kontrako iragarpena egin du, “ematen baitu merkatuaren egiak eta estura printzipioak gidatuta dabilela” gainerako kide europarrek bultzatuta. Azpiazuk “vudu ekonomia” deitu duena baztertzea eskatu du, eta politika ekonomikoan oreka eta sen ona berreskuratzeko aldarria egin du.
"Europak defizitaren dogma erlatibizatzeko beharra du, ekonomiak ez baitu erlijioarekin bat egiten”. Jarraian gogoratu duenez, Europak errezetetan bat egiteak “ez du suposatzen norabide zuzenean daudela” eta “estura eta merkatu kontzeptuetan laburbiltzen den ideologiak porrotera baino ez du eramaten, gertakari ekonomikoak tematiak baitira” .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10