Prentsa Aretoa
2012/05/18
Olabarriak salatu duenez osasun erreforma guztiz atzerakoia da eta autonomien eskumenak zapaltzen ditu
Euzko Abertzaleak taldeak Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko 16/2012 Erret Lege Dekretuaren berrespenaren kontrako botoa eman du, erreforma atzerakoa izateaz gain, eskumen autonomikoak bereganatzen dituelakoan.
Emilio Olabarria, Euzko Abertzaleak talde barruan osasun gaietarako bozeramaileak Diputatuen Kongresuan Dekretua berresteko orduan eman den eztabaidan adierazi duenez “jokoan dago espainiar osasun eredua, eta bi ikuspuntutik ematen da arrisku hori: prestazio ikuspegitik eta herrialdeen ikuspuntutik” .
Olabarriak azaldu duenez, lege egitasmo gisa eztabaidatua izan balitz, “legebiltzar taldeek erreformaren inkonstituzionaltasun defizitak zuzentzen saiatuko ginatekeen”.
Zentzu honetan adierazi duenez “ibilbide laburra ematen diot Erret Lege Dekretu honi, Autonomi Erkidego batzuek inkonstituzionaltasun errekurtsoak aurkeztuko dizkiotelako”. Bere ustetan zaila da dekretu hau Auzitegi Konstituzionalaren iragazkitik igarotzea, osasun prestazioaren unibertsaltasuna Aseguru Sozialaren kideetarako murrizten duelako. “Espainiar estatuko hiritar guztiek ez dute doako osasun publikoaren arreta jasotzeko eskubidea izango.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10