Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/22

EAJ-PNVk hauteskunde legea erreformatzeko proposamen honetan, PPri antzematen dio Euskadiko hauteskunde mapa manipulatzeko gogoa

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez “EAJ-PNV Alderdi Popularra hauteskunde legean proposatzen ari den erreformaren kontra dago”. Une honetan, ETAren jardueraren behin betiko amaieraren ondorioz“ hiritar guztiak Euskadin bizi daitezke, hala erabakitzen badute, bertan erroldatu eta arazorik gabe botoa eman dezakete”. “Ez dago inolako eragozpenik” azpimarratu du.

rss Ezagutzera eman
josu erkoreka, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekak adierazi duenez Alderdi Popularrak hauteskunde legea erreformatu nahi du “errolda manipulatzeko eta hauteskunde mapa artifizialki aldatzeko, zoritxarrez Alderdi Politikoen legearekin egin izan zen moduan”. “Ez dugu zuzen jotzen, batez ere horretarako eragiketa teknikoki oso konplexua eta juridikoki oso zalantzagarria egin behar denean” iragarri du .

“Ez dut ulertzen hauteskunde legea nola alda ote daitekeen, ETAren bortxakeriagatik Euskaditik irten direnek botoa emateko orduan gaitasun berezi hori izan dezaten” azaldu du Erkorekak. “Oso zaila da Euskaditik arrazoi horregatik - eta zio horregatik bakarrik- joan  zirenak jakitea” azaldu du .

Horrek dakartzan zailtasunak kontuan hartuta “hauteskunde errolda manipulatzeko saiakera egon daitekeela uste dugu” eta horrek agerian uzten du PP alderdiak ez duela euskal gizartearen errealitatea ezagutzen“ PP alderdiak ez du euskal errealitatea onartzen, ez du bere aniztasuna eta hetereogeneitatea onartzen, bere gehiengo politikoekin, eta beraz hauteskunde mapa eraldatu nahi du indarrean dagoen erregimen juridikoa manipulatuta” salatu du Josu Erkorekak  .

Gure Legebiltzar Taldea