Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/28

Euzko Abertzaleak taldeak Kongresuko Mahaiak 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekitaldiari betoa jartzeko hartu duen erabakia gaitzetsi du

EAJren Udal Taldeak arbuiatu egin du Diputatuen Kongresuko mahaiak bihar egitekoa zen “1512-2012 Nafarroa Bizirik” ekimenari baimena kentzeko hartu duen erabakia. Ekitaldia bihar egitekoa zen Kongresuko Clara Campoamor Aretoan, eta EAJk ekitaldiarekiko atxikimendua adierazi zuen.

rss Ezagutzera eman
eaj-pnv, euskal taldea, kongresua

ARGAZKIA JAITSI

EAJk bere harridura eta kontrako iritzia adierazten du Kongresuko Mahaiak eman dituen argudioen aurrean, Nafarroako Historia eta bere konkistaren V. Mendeurrenarekin erlazionatutako ekitaldiak hainbatetan eztabaidatu izan  direlako, Gorte Nagusietan aurkeztu diren ekimenetan. 

Amaitzeko, EAJk onartezin jotzen du Mahaiak, Kongresuko Talde Popularraren eta UPNren eskariz ekitaldiari betoa jarri izana, hitzaren tenplua den tokian  adierazpen askatasuna kendu zaiolako Nafarroaren Historiaren planteamendu bat azaldu nahi zuen taldeari. 

Gure Legebiltzar Taldea