Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/10/01

EAJk EUSKAL Y DELAKO TRENBIDEAREN EGITASMOARI BEGIRA, ARGITASUNA, KONPROMISOAK ETA EGINKIZUNAK ESKATU DIZKIO SUSTAPEN SAILARI


Jose Ramon Beloki, Diputatuen Kongresuko euskal legebiltzarkideak galdera bat egin dio Magdalena Alvarez Sustapen Saileko ministroari "Gobernuak euskal Y delakoaren gainean dituen egiazko egitasmoak jakin aldera".

rss Ezagutzera eman

Jose Ramon Beloki, Diputatuen Kongresuko euskal legebiltzarkideak galdera bat egin dio Magdalena Alvarez Sustapen Saileko ministroari "Gobernuak euskal Y delakoaren gainean dituen egiazko egitasmoak jakin aldera".

Belokik adierazi egin duenez "Euskal Legebiltzar taldearen asmoa galdera hau irailean aurkeztea zen; baina, lanei hasiera ematearen gainean ministra andreak eginiko adierazpenak izan direla eta, batez ere gaia alderdikeri handiz aztertua izan dela kontuan harturik ez dugu galdera aurreratu baino beste irtenbiderik izan, Gobernuari argitasun osoz jokatzea eskatzeko eta gaiaren inguruko parte hartzailerik garrantzitsuenarekin hitz egiteko, hau da, Euskal Administrazioarekin".

“Euskal hiritarrok -gaineratu du diputatu jelkideak- ministerio horrek dituen asmoak ezagutu behar ditugu, Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa baita. Gobernu horrek euskal Y delakoaren inguruan, datozen lau urteotan gauzatuko dituen jarduerak zeintzuk izango diren jakin egin behar dugu".

Eta, azkenik, Jose Ramon Belokik baieztatu egin duenez "eskarmentua dugu jada euskal Y trenbidea bere ardurakoa zela zioen haiekin, baina ezer egiten ez zuela ezta besteei egiten uzten ere, PP alderdiaren azken gobernu taldearekin gertatu egin zen moduan. Egoera bera dugu orain Euskal Administrazioarekin ulertzeko eta lankidetzan aritzeko borondatea dutela esaten duten gobernu horiekin; baina, azkenean, luzapenak baino ez dituzte ematen eta aurrera egiteko lankidetza markorik ere ezartzen ez dute".
Gure Legebiltzar Taldea