Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/28

Barne Ministerioak EAJ-ri baieztatu dio, Ares sailburuak onartu egin zuela Guardia Zibilaren presentzia Euskadin, Espainiako txirrindularitza itzulian

Segurtasunerako estatu idazkariak, Ignacio Ulloak baieztatu egin dio EAJ-ko Aitor Esteban diputatuari, Barne Ministerioak eta Jaurlaritzako Barne sailburu den Rodolfo Aresek akordioa itxi zutela, Espainiako txirrindularitza itzulia Euskaditik igarotzean Guardia Zibila arduratu zedin trafiko segurtasuna. Aitor Estebanek, baieztapen honen aurrean, oso kezkagarri jo du Ares sailburuak Ertzaintzaren eskumenei uko egin izana.

rss Ezagutzera eman

Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun Idazkariak Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan Barne Batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileari egiaztatu dio ekainaren 5ean, Ministerioko bulegoan hartu zituela Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua, Sailburu Ordea eta Ertzaintzako Zuzendaria, beste gai batzuen artean, Espainiako Birak Euskadi Autonomi Erkidegoan egiten duen ibilbidean jarri beharreko segurtasuna aztertzeko.

Bilera hartan, Ignacio Ulloak berak Aitor Estebani egiaztatu dionez, akordio oinarri bat adostu zuten  euskal errepideetan Trafikoko Guardia Zibila egon zedin, Oion-Arrate eta Barakaldo-Valdezcaray etapetako segurtasun dispositibo gisa.

Kongresuko Barne gaietarako Batzordean, eta Esteban diputatu jeltzalearen ekimenez, Estatuko Segurtasun Idazkariak azaldu du, bilera haren ostean, ekainaren 19an, Ares Sailburuak deitu egin ziola akordioa bertan behera geratzen zela jakinarazteko. Akordio berriaren ostean, azkenean, ekainaren 22an, Ignacio Ulloak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak apurtutzat jo zuen akordioa, eta Segurtasun Batzordea deitu zuen.

Aitor Esteban, Barne gaietarako Batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea “kezkatuta” agertu da Rodolfo Aresek “ Ertzaintzarenak diren eskumen propioei uko egin dielako”. “Biziki kezkatzen naute Ares jaunak eskumenen inbasioa salatzeko egin dituen  adierazpenek”, batez ere, azkenean akordioa egon delako.

Gure Legebiltzar Taldea