Prentsa Aretoa
2012/06/27
Aitor Estebanek Kongresuan defendatu du justizian euskara erabiltzeko eskubidea
Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen Ez Legezko Proposamena eztabaidatzeko momentuan, Aitor Estebanek zera gogoratu du “gaur egun, hiritarrei kentzen zaie Justizia tokian tokiko hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea; hau ez da gertatzen idatziz, baina bai ahoz, epaimahaien aurrean defendatzeko edo azalpenak emateko momentuan”.
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan Kultura gaietarako bozeramaileak Kongresuan defendatu du hiritarrek Justizi Administrazioan beren aukerako hizkuntza koofizialean erabiltzeko eskubidea.
Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen Ez Legezko Proposamena eztabaidatzeko momentuan, Aitor Estebanek zera gogoratu du “gaur egun, hiritarrei kentzen zaie Justizia tokian tokiko hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea; hau ez da gertatzen idatziz, baina bai ahoz, epaimahaien aurrean defendatzeko edo azalpenak emateko momentuan”.
Aitor Estebanek deitoratu du Botere Judizialak eta erakunde judizialak hizkuntza koofizialen garapen eta erabilpenetik kanpo geratu direla, Botere Judizialaren Lege Organikoak berak jurisdikzio-funtzioan hizkuntza koofizialak kontuan hartzea ezartzen duen arren. Horren erakusle da hizkuntza koofizialetan idatzi diren ebazpen kopurua “anekdota” hutsa dela, eta horrek ere ekarri du hizkuntza koofiziala mundu jurisdikzionalean hedadura eskasa izatea” salatu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10