Prentsa Aretoa
2012/06/27
Erkorekak hazkunde eta enpleguaren alde hitzetatik ekimenetara igarotzea eskatu dio Rajoyri
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari eskatu dio hazkundeaz hitz egiteari utz diezaiola, hazkundearen alde lan egiten hasteko, eta neurri zehatzak hartzea gomendatu dio.

Kongresuan, Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Erkorekak Mariano Rajoyri galdetu dio “Europar Kontseiluan hazkundearen eta enpleguaren alde zer egingo ote duen, eta ez zer esango ote duen”, “oso garrantzitsua baita neurri zehatzak ezagutzen hastea, hitzak uztea eta ekimenekin hastea”.
Erkorekak azaldu duenez “pertsona guztiek helburu bera adostu dutenean, hasi da horretaz hitz egiteari uzteko eta lanean hasteko unea”. “hori da hazkunde-enplegua bikotearekin gertatzen dena; horretaz hitz egiteari utzi behar zaio, horren alde lan egiten hasteko” baieztatu du.
“Hazkundea-enplegua bikotea denen ahotan dago eta modan jarri da” azaldu du “ Ez da ekonomilari keynesianoek beren nahierara erabiltzen duten bandera; pertsona guztiek ulertzen dute neurriak behar direla hazteko eta enplegua sortzeko” gaineratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10