Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/25

Pedro Azpiazuk iragarri duenez Estatuak zorrari aurre egin beharko dio bankuak erreskatatzeko

Pedro Azpiazu EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak ustez, Mariano Rajoyren Gobernuak gauza bakoitzari bere izena eman beharko lioke, Zapaterok krisiarekin egin zuen moduan, bankuen erreskate baten aurrean gaudela ukatu gabe. Azpiazuk kritikatu du espainiar finantza sistemaren erreforma dela “finantza erreforma bat nola egin behar ez den” erakusteko modua. “Lehenengo esan zen laguntzarik ez zela beharko; gero ikusi da gaitza finantza sistematik etorri dela, eta laguntasuna beharko duela” adierazi du Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak.

rss Ezagutzera eman
Pedro Azpiazuk iragarri duenez Estatuak zorrari aurre egin beharko dio bankuak erreskatatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Pedro Azpiazu EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak ustez, Mariano Rajoyren Gobernuak gauza bakoitzari bere izena eman beharko lioke, Zapaterok krisiarekin egin zuen moduan, bankuen erreskate baten aurrean gaudela ukatu gabe.

Azpiazuk kritikatu du espainiar finantza sistemaren erreforma dela “finantza erreforma bat nola egin behar ez den” erakusteko modua. “Lehenengo esan zen  laguntzarik ez zela beharko; gero ikusi da gaitza finantza sistematik etorri dela, eta laguntasuna beharko duela” adierazi du Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak. 

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Azpiazuk zera gogoratu du “Orain estatuak aurre egin beharko dio zorrari, banku sektoreari laguntzeko” eta orain duen zorra igoko zaio.

Pedro Azpiazuk uste du erreskate honek ez duela ondorio zuzenik izango enpresa eta familiei zuzendutako maileguetan. Lehenengo eta behin finantza erakundeei lagunduko zaie, etorkizunean maileguak emateko gaitasuna izan dezaten. 

Kutxabanki dagokionez, Azpiazuk espero du FROBen laguntasunaren beharrik ez izatea.

Gure Legebiltzar Taldea