Prentsa Aretoa
2012/06/20
Arantza Tapiak Hondarribiako Aireportua salbuestea defendatu du
Arantza Tapia Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren diputatuak gaur arratsaldean Gobernuari eskatu dio Hondarribiako aireportua salbuestea. Garraiorako Idazkari orokorrak ziurtatu dio EAJ-PNVri epe laburrean ez dela Hondarribiako aireportua handituko. Erabaki hau egoki jo du Arantza Tapiak.
Arantza Tapia Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren diputatuak gaur arratsaldean Gobernuari eskatu dio Hondarribiako aireportua salbuestea.
Sustapen Batzordean Carmen Librero Garraiorako Idazkari Nagusiari eginiko galderan, Arantza Tapiak aireportu honen operatibotasun maila mantentzearen garrantzia defendatu du, Gipuzkoar herrialdeko jarduera ekonomiko eta sozialari begira.
Arantza Tapiak azaldu duenez, aireportua salbuetsita uzteak bere operatibotasuna mantentzea ahalbidetuko luke, inbertsiorik egiteko derrigorrik izan gabe, inbertsio hori zaila baita oraingo egoera ekonomikoarekin. Hori dela eta, Sustapen Ministerioari eskatu dio Hondarribiako aireportua salbuetsita uztea, gutxienez 2016 urtera arte.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10