Prentsa Aretoa
2012/06/20
EAJ-PNVk baikor hartu du Sorturen legalizazioaren aldeko ebazpena, euskal politikaren aniztasuna aitortzen delako
EAJ-PNVren iritziz SORTUren legalizazioaren aldeko ebazpena aurrera emandako urrats ona da “politikoki eta erakundeetan normalizatuta dagoena juridikoki normalizatzen laguntzen duelako”. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ” asko luzatu da, Auzitegi Konstituzionalak berak Bilduren inguruan eman zuen ebazpenaren ondoren, ezer ez zuelako, oinarrian, funts bera izan beharko lukeen ebazpenaren horrenbesteko berandutzea arrazoitzen”.
EAJ-PNVren iritziz SORTUren legalizazioaren aldeko ebazpena aurrera emandako urrats ona da “politikoki eta erakundeetan normalizatuta dagoena juridikoki normalizatzen laguntzen duelako”.
Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena ezagutu ondorengo adierazpenetan, Josu Erkorekak azaldu du Ezker Abertzaleak bete betean parte hartzen duela Euskal Herriaren jarduera politikoan, eta hainbat erakundeetan dagoela, besteak beste, Kongresua, Senatua, Nafarroako Parlamentua, Araba, Bizkaia,Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta hainbat udaletan.
“Ezker Abertzaleak presentzia aktiboa du euskal politikagintzan eta baita espainiar politikagintzan ere; eta erakundeetan presentzia garrantzitsu eta esanguratsua du; ondorioz, zentzurik ez luke hauteskunde fase guztietan osotasunez jarduteko eta identifikatuko duen siglarik ez izatea” adierazi du Erkorekak.
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldearen bozeramaileak azaldu duenez Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ”oso berandu etorri da, Auzitegi Konstituzionalak berak Bilduren inguruan eman zuen ebazpenaren ondoren, ezer ez zuelako, oinarrian, funts bera izan beharko lukeen ebazpenaren horrenbesteko berandutzea arrazoitzen”.
Erkorekak amaitzeko azpimarratu duenez, ebazpenak “EAJren aldetik betidanik aldarrikatu izan dugun egoera politikoa berrezarri du”. Gu beti egon gara “ dena da ETA tesiaren kontra” . “EAJren aldetik betidanik defendatu izan dugu Ezker Abertzalearen adierazpen politiko hutsa, eta jarduera politiko eta instituzionalean osotasunez funtzionatzeko duten eskubidea aldarrikatu izan dugu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10