Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/07/05

Josu Erkorekak ez du egoki jotzen orain BEZa igotzea, kontsumoa murriztuko duelakoan

Josu Erkoreka Euskal Taldearen Kongresuko bozeramaileak uste du une honetan ez dela BEZaren igoera komeni, kontsumoari kalte egingo liokeelako. Bestetik, Bankiako goi karguak inputatu dituztela eta, Erkorekak nahiago izango zukeen ikerketa Parlamentuak egin izan balu, eta delitu zantzurik antzemanez gero, orduan jo auzitegietara. Euskadiko egoera politikoari dagokionez, adierazi du ez duela inolako zalantzarik Iñigo Urkullu izango dela hurrengo Lehendakaria, eta Euskadiren erronka handiei erantzungo diela: krisi ekonomikotik irtetzea, bakea egonkortzea, eta elkarbizitza normalizatu bat sustatzea.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka, EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramail

ARGAZKIA JAITSI

  • Josu Erkoreka no cree conveniente subir el IVA en estos momentos, porque retraerá el consumo
    2012/07/05

    ARTXIBOA JAITSI

Josu Erkoreka, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez, EAJ-PNVk ez luke une honetan BEZaren igoera babestuko, Espainiar Gobernuak igoera hori nola planteatuko ote duen jakin beharko dela aitortu duen arren. “Ekonomia une honetan dagoen moduan, txarrena litzateke orain BEZa igotzea, horrek kontsumitzailea geldiarazten duelako. Erkorekak gaineratu duenez, une honetan pizgarriak behar dira, ahal duenak kontsumitu dezan.

Radio Nacional de España irratiari eskaini dion elkarrizketan, Kongresuko EAJ-PNV taldearen bozeramaileak Gobernuari deitoratu dio  erreformak planteatzeko orduan ez duela Parlamentua kontuan izaten. “Hauxe da Gobernuari leporatzen dioguna; neurriak alde bakarretik hartzen ditu, eta gainerakook gosariarekin jasotzen ditugu murrizketen gaineko albisteak, komunikabideetan errealitate bihurtu direnean” salatu du. “Diputatuen Kongresuan inork ez du inolako eraginik, PPk nahi duena egiten da, eta ez da ezer egingo PPk nahi ez badu” gaineratu du. Horren aurrean, Erkorekak azpimarratu du Parlamentua dela jardun politikarako gunea.

Zentzu honetan, Erkorekak  esan du litekeena dela Rajoyren Exekutiboak “uda sasoiko lasaitasunaz baliatzea, BEZaren igoera eta administrazioko murrizketak moduko neurri +itsusiak+ hartzeko” .

BANKIA

Bankiako goi karguen inputatzearen inguruan, Josu Erkorekak adierazi du berak nahiko zukeela Diputatuen Kongresuan ikerketa batzordea eratu izan balitz. “Legebiltzarkide naizen aldetik, aldarrikatu beharra dut Ganberak gertatu dena argitzeko duen egitekoa; penagarria da parlamentua bazterrean geratu izana eta protagonismo osoa sistema judizialak bereganatzea” baieztatu du.

EGOERA POLITIKOA EUSKADIN

Euskadiko hauteskundeei buruz, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu duenez “ euskal gizarteak” bereganatu  egin du Patxi Lopezen gobernuak errepikatuko ez duelako albistea; horrekin batera kritikatu duenez, Lopez horretaz jabetuta dago, baina bere tokiari eusten dio, krisi une hauetan gobernu indartsuak behar direla dakien arren.

Erkorekak hurrengo gobernu indartsu hau Iñigo Urkulluk zuzenduko duelako konfiantza erakutsi du, EAJ-PNVren hautagaiak eta bere egitasmoak “ herri honen zati handienekin bat egingo dutelako, eta gizartearen kezkei erantzungo dietelako”. Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez, EAJ-PNVk euskal gizartearen erronka handiei erantzungo die, besteak beste krisitik irtetea, bakea indartzea eta Euskadin bizikidetza normalizatua finkatzea .

ETAren amaieraz eta espetxe politikaz, Erkorekak uste du  Gobernuak ETA desegiten ez den bitartean espetxe politika inguruko neurririk hartu behar ote duen ala ez eztabaidan ari garela; “izan daiteke, atxiloketen bidez, ETA desagertzea kide guztiekin amaitu delako, eta eztabaidak bere zentzua galtzea”. “Izan daiteke, gertakariek batzuen eta besteen estrategien gainetik egitea” ebatzi du.

Gure Legebiltzar Taldea