Prentsa Aretoa
2012/07/10
Arantza Tapia diputatua Hondarribian izan da, Aitor Kerejeta alkatearekin aireportuaren egoera aztertzen
Arantza Tapia (Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVko azpiegitura eta sustapen alorreko bozeramailea) Hondarribira etorri da bisitan Aitor Kerejeta Alkatearekin bilera egitera; helburua Hondarribiarekin elkarrizketa zuzena egitea zen, Madrileko Alderdi Popularreko Gobernua egiten ari den Itsasaldeari buruzko Legeko aurreproiektuari buruz, lege horrek Hirian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko.
Arantza Tapia (Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVko azpiegitura eta sustapen alorreko bozeramailea) Hondarribira etorri da bisitan Aitor Kerejeta Alkatearekin bilera egitera; helburua Hondarribiarekin elkarrizketa zuzena egitea zen, Madrileko Alderdi Popularreko Gobernua egiten ari den Itsasaldeari buruzko Legeko aurreproiektuari buruz, lege horrek Hirian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko.
Gogoratu behar da gaur egungo Itsasaldeari buruzko legeak Hondarribian eragin handiak dituela, batez ere kirol eremuan, Hondartza futbol zelaia eta Kiroldegia bertan izanik, eta Iterlimeneko eremua era bai.
Aitor Kerejeta Alkateak dioenez “Arantza Tapiak aurreko ekitaldian (2008-2009an) hasitako elkarrizketa eta negoziazioei berriz ekiteko kudeaketa lanak egingo ditu, hain zuzen ere ni neu Madrileko Itsasaldeko zuzendariekin bildu nintzenean lantzen hasitako gaiei”.
“Hondarribiko gaur egungo aireportuaren egoerari buruzko informazio zuzena jaso dugu, izan ere Arantza Tapia berak egin zion galdera Sustapen batzordean Carmen Librero Garraioko Idazkari Nagusiari, eta lortu zuen salbuespen izaera ematea eta pista ez handitzea” esan du Kerejetak.
“Erabakia hartu zuten onartu zutelako EAJk egindako proposamena, alegia lehenbizi aztertzea zein ondorio izango dituen Abiadura Handiko trena hona ekartzeak 2016an, eta zein eragin izango dituen Aireportuko hegaldietan. Euzko Alderdi Jeltzaleak, bai Hondarribia mailan eta baita alderdi mailan ere, pistaren salbuespena defendatuko du beti”.
Zubietako teknologi parkearen etorkizunari buruz.
Tapia eta Kerejetak egindako bileran, gainera, aztertu zen zein izango zen Zubietako teknologi parkearen Etorkizuna. “Duela bi urte EAJ taldeak ia bi milioi euro lortu zituen Madriletik proiektu honi ekiteko, Bidasoa eta Gipuzkoarako hain garrantzitsua izanik.Baina proiektua geldirik dagoenez ez da diru-laguntza hori erabili, eta Arantza Tapiak esan digu berriz ekingo diela beharrezko elkarrizketei Estatutik parkerako laguntza lortzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10