Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/07/20

EAJ-PNVk Senatua eta Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea proposatu du Estatuaren egitura "arintzeko"

Oraingo egoera ekonomiko konplikatua eta doikuntza eta murrizketa planaren ondorioak aztertzeko gaur Sabin Etxean burutu den bileraren ondoren, EAJren EBBren presidente eta Lehendakari izateko EAJren hautagai den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “Euskadin dagoen egoera ez da Espainiar Estatuan dagoen berbera. Euzko Alderdi Jeltzaleak gure sistema politiko-ekonomikoak Estatuarekiko harremanean duen aldebikotasuna aldarrikatzen du. Zentralismo politiko eta instituzionalerako egin nahi den itzulera onartezina salatu nahi dugu”.

rss Ezagutzera eman
iñigo urkullu, eaj-pnv,

ARGAZKIA JAITSI

Bestalde, Urkulluk hurrengo eskakizuna egin du: “herri honen esparru instituzionala osatzen duten alderdikideei eskatzen diet beren soldata neurri batean murrizteko borondatezko konpromisoa hartzea”.

Gainez, azpimarratu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak salbuespen egoera honetan neurriak abian jartzeko prest dago. Batetik, Estatuari dagozkion neurriak, hala nola, Senatua kentzea, Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea, Estatuko Segurtasun Indarrak Euskal Autonomi Erkidegoak bereganatu dituen eskumenetara egokitzea eta aurkeztu diren murrizketen arabera, Armada, Barne Ministerioa eta Errege Etxearen aurrekontua murriztea”.

Euskal Autonomi Erkidegoaren  esparrua, buruzagi abertzaleak ondorengo proposamen hauek egin ditu: “Zorpetzeko eragiketa berriak berehala amaitzea, nork bere burua zuritzeko eta goratzeko publizitate gastu politika berehala amaitzea eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala deitzea”.

Bukatzeko, bizkortze ekonomikorako Funtsa sortzeko proposamena ere egin du “barneko kontsumoa biziberritzeko jarduerak martxan jarriz eta enpresen aktibo zirkulatzaileari laguntzeko programa bizkortuz”.

Gure Legebiltzar Taldea