Prentsa Aretoa
2012/07/24
EAJ-PNV-k Espainiako gobernuaren gastu mugaren kontra bozkatu du
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak arbuiatu egin du 2013 urterako aurrekontuen egonkortasunerako eta gastu muga helburuak ezartzeko Akordioa. Josu Erkoreka bozeramaileak arrazoitu duenez, Exekutiboak ez du krisialditik irteteko planteamendu seriorik egiten, eta aurkezten dituen datuek ez dute errealitateak islatzen dituenekin bat egiten.

Ganberako Osoko Bilkuran eman den eztabaidan, Pedro Azpiazu Taldearen bozeramaile ekonomikoak Gobernuari eskatu dio urte honetarako ezarri den %6,3ko defizita betetzerik ez dagoela onar dezala. “Hobe da albait arinen horretaz jabetzea, bakar-jokoan tranpekin ibili gabe” gaineratu du Azpiazuk .
Azaldu duenez, murrizketek eta zergen igoerek, hiritarrak haserretzeaz gain, atzeraldi ekonomikoa sakonduko dute. %2tik gora eroriko den ekonomiarekin ezin da defizit publikoa %2,6an murriztu. “Aritmetikoki eta politikoki ezinezkoa da”. “Merkatuek jakin badakite, eta horregatik zigortzen gaituzte horren gogor” iragarri du. Amaitu duenez, 2012 urtean Administrazio Publikoen defizita gutxi gora behera izango da %7,5ekoa.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10