Prentsa Aretoa
2012/09/21
EAJ-PNVk zigor kodea eta SICAV erakundeen erregimena modifikatzea proposatu du, iruzur fiskalaren kontra egiteko
Euzko Abertzaleak taldeak Ez Legezko Proposamena erregistratu du, datorren asteartean Kongresuan eztabaidatuko dena. Pedro Azpiazu bozeramaile ekonomikoak salatu duenez “ ez da bidezkoa aberatsenek eta ondoen informatutakoek zergak ordaintzea saihestea, legeak berak ematen dizkien tresnak erabilita”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak hurrengo asteartean aurkeztu eta defendatuko duen legebiltzar ekimenean, Gobernuari eskatzen zaio hainbat lege erreforma egitea, iruzur fiskalaren kontra egiteko.
Euzko Abertzaleak taldearen proposamena datorren asteartean, irailak 25, eztabaidatu eta bozkatuko da Kongresuko Osoko Bilkuran. Bertan, Gobernuari eskatzen zaio hiru hilabeteko epean ordenamendu juridikoaren hurrengo modifikazio hauek aurkeztea :
1.- Zigor izaerako neurriak.
- Zigor Kodearen erreforma, ogasun publikoaren kontrako delitua zigortzeko moduko kaudimengabezirako ezarrita dagoena baino gogorragoa izan dadin .
- Zerga arloko delituen kasuan “aldi baterako doloa “ izeneko figura berraztertzea, iruzurgileentzako ihesbide gisa erabilia izan ez dadin.
- Zergak ez ordaintzea helburu duten zerga eta finantza arloko figuren tratamendua gogortzea .
2.- Konkurtso legea modifikatzea .
- Konkurtso Legea modifikatzea, hori erabiliko dutenek beren zor fiskalak kitatutzat jo ondoren, ezinezko izan dezaten beren jarduera ekonomikoa berrabiatzea .
3.- SICAV erakundeen erregimena
- SICAV erakundeen erregimena modifikatzea, beren tributazioa Sozietateen gaineko Zergaren tipo altuenaren parean jartzeko.
Euzko Abertzaleak taldeak uste du iruzur fiskalaren kontrako borrokak izan behar duela diru sarrerak jasotzeko lehen iturria, zergak igo edo gastuak murriztu beharrean, bereziki, gastu hauek sozialak badira.
Proposatzen diren neurriak hartuta, nabarmen hobetuko litzateke administrazio guztiek iruzur fiskalaren kontra egiten duten borrokaren eraginkortasuna, kontu publikoei eusteko dituzten derrigorrak saihesten eta bete gabe uzten dutenen jarrerak zorrotzago zigortuz.
Azken finean, Ez Legezko Proposamen honek proposatzen dituen lege erreformak delitu ekonomikoetarako ezarrita dauden zigorrak berraztertzeko, diskriminazioz onuragarri gertatzen diren errenten gaineko kargak modifikatzeko eta iruzur poltsak sortzea errazten duten elementuak kentzeko.
Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak EAJ-PNVren jarrera irmoa defendatuko du, iruzur fiskalaren kontrako borrokarako behar besteko neurriak sustatzeko. “ Gizarte garatu eta demokratikorako bidea egin behar dugu, hiritarrek argi izan dezaten iruzurra beste hiritarrei lapurtzea dela, eta iruzurgileak zigorra jaso behar duela” .
“Ez da bat ere bidezkoa aberatsenek eta ondoen informatuta daudenek zergak ordaintzea saihestea, legeak berak ematen dizkien tresnak erabilita”, salatu du Azpiazuk. “Zergak ez ordaintzeak beti ekarri beharko luke zigor ekonomikoa eta soziala, baina bereziki larria da hiritar asko krisiaren eraginez hain txarto daudenean” .
Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldeak Ganberako Legebiltzar Taldeei eskatu nahi die ekimen honen alde jar daitezen. Mariano Rajoyren Gobernuari eskatzen zaio proposatutako erreformei ekitea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10