Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/11/09

Josu Erkorekak uste du PP eta PSOE ez direla gaitasunik erakusten ari krisiaren irtenbide bateratu bat adosteko

Josu Erkoreka, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Radio Nacional de Españan egin dioten elkarrizketa batean adierazi du Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista "ez direla gai krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren akordio zabalak adosteko".

rss Ezagutzera eman
  • Josu Erkorekari elkarrizketa RNE-n: "PP eta PSOE ez dira gai krisiaren kontrako akordio zabal bat lortzeko"
    2012/11/09

    ARTXIBOA JAITSI

Erkorekak ia estrukturala den gaitasun falta bat atzematen du Diputatuen Kongresuko bi alderdi nagusietan, akordio egonkorrak eta estrategikoak gauzatzeko. "Behar-beharrezkoak dira akordio horiek krisiak aurkezten dizkigun arazoei konponbidea bilatzeko", zioen Erkorekak. "Krisia bereziki bortitza izaten ari da, eta Gobernuak bakarrik, gehiengo osoa izanda ere, ezingo dio maila honetako krisiari aterabidea eman.

Alderdien ezintasun hau da, Erkorekaren ustez, herritarrek politikoei leporatzen dietena, CIS etxearen azken barometroari buruz galdetuta zioen hau, honek baitio herritarren ustez politikoak direla gaitzik handiena langabezia eta krisi ekonomikoaren atzetik. "Hau kezkagarria da, bai noski. Eta Kongresuan hausnarketa bat egiten ari gara honen zergaitiak ulertzeko, eta zuzentzeko, ahal den neurrian".

Espainiako gobernuak atzo onartutako azken neurriaren inguruan, auto ofizialen murrizketa hain zuzen, Josu Erkorekak txalotu egin du neurri hau, zorroztasun neurri guztiak, beharrezkoak direlako, beti ere, zerbitzu publikoen lerro gorria ikutzen ez bada.

Gure Legebiltzar Taldea