Prentsa Aretoa
2012/11/19
Erkorekaren ustetan Gobernuak desjabetzeen kontra hartutako neurriak "urriak"dira eta " berrikusketa sakonagoa" eskatu du
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez Gobernu Zentralak desjabetze edo kaleratzeen arazoa konpontzeko planteatu dituen neurriak "oso urriak" dira. Era berean eskatu du "berrikusketa sakonagoa" behar dela, eta "ezinbestean hipoteken araudia berraztertu beharra dagoela".
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak azaldu du arlo honen inguruko legeria " guztiz zaharkituta" dagoela eta " kalte handiak" egiten ari dela gizarte kohesioan eta egoera txarrenean dauden gizarte taldeen egoeran .
Testuinguru honetan adierazi duenez "erreforma premiazkoa da, saihestezina da"; gaineratu duenez gobernuak iragan astean adostu zituen neurriak oso "urriak" ere badira "babesten diren pertsonen ezaugarriak oso termino apetatsutan ezartzen dituelako". "Ordainketa etengo da baina horrek ez du eragotziko hipotekari lotutako derrigorrak eta interesen ordainketa exijitzea" gaitzetsi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10