Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/12/04

Arantza Tapia: "Espainiako Gobernuak onartu asmo duen hezkuntza sistemaren erreforma euskararen kontrako eta Erkidegoen eskumenen kontrako erasoa da"

Eusko Alderdi Jeltzaleak, Espainiako Gobernuak onartu asmo duen hezkuntza sistemaren erreformaren kontrako jarrera adierazi nahi du, euskara eta Estatuko gainontzeko hizkuntza koofizialen kontrako erasoa delako batetik, eta Autonomia Erkidegoen eskumenak bete-betean urratzen dituelako bestetik.

rss Ezagutzera eman
Arantza Tapia, EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Hezkuntza gaietan Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile den Arantza Tapia diputatuak ohartarazi dio Espainiako Gobernuari, EAJ aurrez-aurre izango duela, marra gorri horiek gurutzatzeko asmoarekin aurrera jarraitzen badu.

“Wert ministroak esan zuen zein zen bere helburua; ikasleak ‘espainolizatzea’. Erreforma hau, jakitera eman den bezela onartzen bada, helburu hori baieztatzera dator, hezkuntza sistema ‘espainolizatzera’ alegia, euskara zokoratzera, eta soilik Autonomia Erkidegoena den eskumena zapaltzera”, salatu du Tapiak.

Arantza Tapiak uste du gainera, Wert ministroa Euskadiko hezkuntza elkartea eta Parlamentuko gainontzeko alderdiak gutxiesten ari dela, inolako akordiorik bilatu gabe ari delako erreforma hau bultzatzen.

Hori guztia dela eta, Arantza Tapiak Wert ministroari eskatzen dio, atzera egin dezala eta bertan behera utzi dezala bere proposamena, gizarteari bizkarra emanez inposatutako erreforma litzakeelako. Tapiak eskatzen dio gainera lan egin dezala benetako akordioetan oinarrituko den hezkuntza sistemaren erreforma baten alde.

Gure Legebiltzar Taldea