Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/12/18

Aitor Esteban izango da Euskal Taldearen bozeramailea, Pedro Azpiazu bozeramaile laguntzailea, eta Joseba Agirretxea eta Isabel Sánchez-Roblesek osatuko dute taldea

EAJko Aitor Esteban diputatua Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile izango da, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaile izendatu ostean. Bestetik, Isabel Sánchez-Robles eta Joseba Agirretxea izango dira Josu Erkorekaren eta Arantza Tapiaren ordezkoak.

rss Ezagutzera eman

Aitor Estebanek berak jakinarazi du komunikabideen aurrean, Kongresuko bozeramaileen batzordearen sarreran bertan, atzo hala adostu zuela EAJren Euzkadi Buru Batzarrak. Horrez gain, Pedro Azpiazu bozeramaile laguntzailea izango dela adostu zuen alderdiaren buruzagitzak.

Aitor Estebanek adiearazi du, “ilusioz eta erantzukizunez” hartu duela bozeramaile kargua.

Bestetik, Josu Erkoreka eta Arantza Tapiaren ordezkoak Isabel Sánchez-Robles eta Joseba Agirretxea izango dira. Sánchez Robles Bilboko udalean zinegotzi izandakoa

Isabel Sánchez-Robles, zinegotzia izan zen Bilboko udalean 2011ra arte. Bertan Ogasuna, Mugikortasuna, Herri Segurtasuna eta Turismo eta Jaien sailen ardura izan zuen 12 urtetan. Lehenago, Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionario den heinean, 1984tik bertan lan egina, Ogasuna eta Finantzak, Udal Ekintza eta Ekonomiaren Garapen eta Sustapen sailetan. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta 50 urte ditu.

Joseba Agirretxea EAJren diputatu izan zen Gipuzkoatik aurreko legealdian (2008-2011). Lehenago, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren Gobernuan, Kanpo Harremanetako bulegoko aholkularia izan zen Lehendakaritzan. Euskal filologian ikasketak egina Deustuko Unibertsitatean. Kazetaria da eta hainbat euskal komunikabidetan aritua. Ondarruko udalean zinegotzi izan zen 1987 eta 1990 bitartean. Ondarrun (Bizkaia) jaioa, 1966an, eta bi alaba dauzka.

Gure Legebiltzar Taldea