Prentsa Aretoa
2012/12/26
EAJk krisiaren inguruko "etsipena" antzeman dio erregeri bere diskurtsoan
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu duenez, Erregeri Gabon Gaueko mezuan "etsipen puntu bat" antzeman zitzaion krisiaren inguruan. Halaber, faltan bota izan du "ulermen oinarriak berregiteaz eta Estaturako egitura berria eraikitzeaz" hitz egitea.
Bilbon bertan egin dituen adierazpenetan, Estebanek azaldu du erregeren mezua "hitz onez josita" egon zela "berba politikoki zuzenak esan zituen, baina estatuko hiritargoarena ez den errealitatea islatu du".
Krisiaren esparruan aipatu du estura neurriez hitz egin zela, baina aldi berean, hazkunde neurriez ere, baina ez gizarte esparruko murrizketez, "baina hiritargoak urte batetik bestera ikusten duena da eskubide sozialak behin eta berriro murrizten direla momentuko gobernuak ezartzen dituen ekimenen bidez".
Pizgarriez hitz egiterakoan esan du erregek konfiantza aipatu zuela "Hainbeste urteren buruan, lanpostua galtzear dagoen jendeari ezin zaio konfiantza itsua eskatu, PPren gobernuak behin eta berriz egin duen modura eta atzokoan erregek egin zuen modura" gaineratu du.
Arlo politikoan gogoratu du erregek hitz egin zuela "duela hiru hamarkada elkarrekiko errespetuan eta leialtasunean oinarrituta ezarri zen markoari esker". Baieztapen honen aurrean, jeltzaleen ordezkariak zera salatu du "azken 30 urteotan ikusi izan duguna izan da leialtasuna eta errespetua ez dela autonomien eskumenekiko eman". "Bere momentuan izenpetu zen ituna etengabe zulotua izan da. Guk espero genuen erregek esango zuela ulermen oinarriak berreraiki behar zirela eta Estaturako egitura berria eraiki beharra zela" azaldu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10