Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/01/24

Olabarriak lan erreformaren "porrotari" aurre egiteko "ituna" eskatu du

Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak talde barruan enplegu gaietarako bozeramaileak "dramatiko" hitzarekin kalifikatu ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestak 2012ko azken hiruhilean eman dituen zenbakiak, eta alderdi politiko eta gizarte eragile guztiei eskatu die PPren gobernuak abian jarri zuen lan erreformaren "porrota aitortzeko ituna" adostea.

rss Ezagutzera eman

Diputatu jeltzaleak adierazi duenez langabezi tasa %26raino igo izanak agerian utzi du biztanleria aktiboaren tasa "bererakada jasanezinera" iristen ari dela, lan bila dabiltzan hiru pertsonetatik batek  ez duelako lanik aurkitzen.

Era berean, "nazkagarri" jo du egunero mila bat lanpostu deuseztatzea, eta talde politiko, sindikatu eta enpresariei dei egin die "lan erreformaren porrot izugarria aitortuko duen ituna" ados dezatela, "kaleratzea deskausalizatu eta merketu izanak langabezi tasaren igoera eragin duelako, sei milioi langabe  izatera heldu arte".

Gure Legebiltzar Taldea