Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/18

Euzko Abertzaleak Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu die 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei

Hedabideen aurrean egin den prentsaurrekoan, Diputatuen Kongresuan EAJren Legebiltzar Taldeko bozeramaile ekonomiko Pedro Azpiazuk baieztatu du Aurrekontuetan Euskadirako aurreikusten diren inbertsioa "ezereza" dela "beti bezala", eta azaldu duenez Euskal Y trenbidea egiteko dotazioa "guztiz eznahikoa" dela eta "Euskadirako funtsezko azpiegitura honetan zerumugarik aurreikustea ahalbidetzen ez duela". Salatu duenez "hirugarren urtez eragotzi egiten da EPSVei ekarpenak egitea, eta ondorioz arriskutan jartzen da aurrezkia bideratzeko erakunde garrantzitsu hauen biziraupena" .

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu die 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei

ARGAZKIA JAITSI

Halaber, eta Madrilek aurkeztu duen koadro makroekonomikoa aztertu ondoren, Espainiako Gobernuari egotzi dio Estatuko Aurrekontu Orokorrekin "zarata handiegia" egin duela,  Azpiazuren esanetan "krisitik irteten lagunduko ez dutela" kontuan izanda, hazkunde ekonomikoa enplegua sortzeko bestekoa izango ez delako. Era berean Aurrekontu horiek I+G+B kontzeptuari ekarpenik egiten ez diotela kritikatu du:  "igoera txikia izan arren ez ditu aurreko murrizketak gainditzen eta Europatik gero eta urrunago kokatzen gaitu". Era berean salatu   ditu funtzionarioen soldata izoztuak eta pentsioen %0,25eko igoera "  oraindik  tramite bidean dagoen lege bidez onartzeko dagoen  lege balioa handitzeko indizea aplikatuz egin delako".

Toki erakundeen legearen erreforma

Atzokoan Popularren Legebiltzar Taldearekin adostu zen akordio bidez,  Euzko Abertzaleak Taldeak Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Lege Egitasmoari aurkeztu zion osoko zuzenketa kentzearen inguruan, Aitor Esteban EAJ-PNVren Taldeko bozeramaileak baieztatu duenez " Kontzertu Ekonomikoa eta Gernikako Estatutua errespetatzea lortu da" eta gaineratu duenez "funtsean, akordioa ona da udalentzat".

Zentzu berean  esan duenez, PSEren agintari batzuk "ezjakintasunagatik edo Alderdi Sozialistaren barruan Idazkaritza Nagusia eskuratzeko lasterketan aurrera egiteko" helburuak gidatuta esan dituzte, Euzko Abertzaleak eta Talde Popularrak finantzen tutoretza Foru Aldundien ardurapean finkatzeko adostu duten akordioa kritikatzeko esan dituztenak.

Hartara, Estebanek azaldu duenez hitzartu diren bi zuzenketei esker "euskal udalak Foru Aldundiekin baino ez dira erlazionatuko", kontuak Espainiar Gobernuko Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioan kontuak azaldu beharrean; ezarri duenez "Lege Egitasmoak martxan jarriko dituen neurriak Euskadiko inguruabar berezietara egokituko dira". Halaber,   "akordio honi esker, Arabako toki erakunde txikien egitura berezia mantentzen" dela  esan du.

Amaitzeko, Estebanek UPNk " akordiora sartzeko" hartu duen jarrera kritikatu nahi izan du  "orain arte  Nafarroaren forutasuna defendatzeaz arduratu ez delako“, eta itxaropentsu agertu da Uxue Barkos Geroa Baiko Diputatuak egin dituen gestio lanei esker  "atzokoan lortutako akordioa Nafarroako Foru Erkidegora zabaltzeko aukera" egon daitekeelako.

Gure Legebiltzar Taldea