Prentsa Aretoa
2014/01/31
Euzko Abertzaleak taldeak eta Ugao-Miraballeseko alkateak AP-68 autobideak herrian eragiten dituen zarata-arazoak arintzeko jarri diren panelak aurkeztu dituzte
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko kideak Ekaitz Mentxaka Ugao-Miraballeseko alkatearekin izan dira San Bartolomeko kaleko biaduktuan, AP-68 autobideko trafikoagatik Ugao-Miraballeseko herritarrek sufritzen dituzten zarata arazoak arintzeko jarri dituzten panelak jartzeko lanetan.
Isabel Sánchez Robles, Sustapen Batzordean Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez, panel hauek jarri ahal izan dira "Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen eta Ugao-Miraballeseko Udalaren artean egin den lankidetzari esker". Lan hau islatu da EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan aurkeztu zuen ekimenean. Azaldu dutenez "horrekin lortu dugu Zaratari buruzko 2003ko Legean ezarritakoa betetzea".
Ugao-Miraballeseko alkate Ekaitz Mentxakak bere aldetik azpimarratu duenez "AP-68 autobideak gure herrian eragiten dituen kalteak arintzea izan da udalerrian adierazi den eskakizunetako bat" eta baieztatu duenez "bide luze eta latza izan da , baina bere fruituak eman ditu".
Ugao-Miraballeseko alkateak baieztatu duenez "agerian geratu da EAJ Madrilen lanean ari dela Euskadiko hiri eta herrietan ditugun arazoei konponbidea emateko" eta gogoratu duenez "elkarrekin ari gara Renfe geltokiko sarbideak hobetzeko", Ugao Miraballeseko herritarrentzat arazo handiak dituen azpiegitura,hain zuzen. Alkateak espero du arazo hori "albait arinen konpontzea".
Bisita amaitu da Ugao-Miraballeseko Renfe geltokian, eta bertan egiaztatu dute geltokirako sarbideak "ezin okerragoak" direla, Ekaitz Mentxaka alkateak berak esan bezala. Bertan izan dira Euzko Abertzaleak taldeko Aitor Esteban, Pedro Azpiazu, Isabel Sánchez Robles, Emilio Olabarria eta Joseba Agirretxea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10