Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/03/24

EAJ-PNVren ordezkaritza izan da Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil kaperan

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaileak eta Jokin Bildarratz, Euzko Abertzaleak taldeak Senatuan duen bozeramaileak, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkari gisa, Adolfo Suárez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil kapera bisitatu dute gaur goizean Diputatuen Kongresuan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren ordezkaritza izan da Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil kaperan

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek baieztatu duenez Adolfo Suárezek Demokraziaren lehen urratsetan planteatu zen lehen "galdera" erantzun zuen eta "aldi berrietara egokitzen" jakin zuen. Azpimarratu duenez "adostasuna eta akordioa izan diren bere jardun politikoaren ardatzak, gaur egun ezbai politikoan faltan botatzen ditugun baloreak".

Senatuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak aldi berean adierazi duenez "euskal hiritarrentzat hain garrantzitsua den Kontzertu Ekonomikoa Adolfo Suárez Espainiako presidentearen gestioaren azken aldietan heldu zen",  eta gogora ekarri duenez " Suárezek berak aitortu zuenez, Kontzertu Ekonomikoa aurrera eramatea eta bultzatzea erabaki zuen Espainiako exekutiboan dimisioa aurkeztuko zuela erabaki ondoren" .

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Bilbon adierazi du Adolfo Suárezen heriotzak eragin dion tristura, eta senide eta lagunei adierazi nahi izan dizkie bere "doluminik sentikorrenak". Erkorekak azpimarratu du "Suarezek lidergorako erakutsi zuen gaitasuna, gobernatzea tokatu zitzaion aldian hain akordio garrantzitsuak lortzen jakin zuelako, aniztasun politikoa eta Estatuaren aberri aniztasuna errespetatuz. Zentzu honetan azpimarratu behar da Gernikako estatutua, Eskubide Historikoen aitorpen juridikoa eta Kontzertu Ekonomikoa bera orduko denboretakoak direla" .

Gure Legebiltzar Taldea