Prentsa Aretoa
2014/04/11
Esteban: “PPk eta PSOEk elkarrizketa eskaintza egiten dute, baina itxura hutsa da, elkarrizketak berez ekarri behar du akordioak sortzeko borondatea"
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak aste honetan Madrilen Catalunyaren inguruan eman den eztabaidaz esan duenez "fase batzuetan, Catalunyako proposamenari ezetza esateko orduan Ibarretxe Lehendakaria Gorte Nagusietara joan zenean erabili ziren argudioak erabili ziren. PPk eta PSOEk elkarrizketa eskaintzen dute, baina itxuraz baino ez, elkarrizketak berez ekarri behar du akordioak sortzeko borondatea".
Estebanek Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan esan du oso soluzio argia dagoela catalunyar eta euskal auzietarako "erabakitzeko eskubidea eta hitzartzeko derrigorra. Hori esaten zuen Ibarretxek etengabe, Baina, legea aldatzeko borondaterik ote dagoen galdetzen dugun bitartean, PPk eta PSOEk isiltasuna ematen dute erantzun. Eta, beti dago legea aldarazteko aukera".
Bozeramaile jeltzaleak era berean aipatu ditu Kupoa eta Euskal Itun Ekonomikoa "Espainiar estatuak ez gaitu euskaldunak finantzatzen, Itun Ekonomikoak gure kabuz baliatzea ahalbidetzen digulako. Espero dut, Montorok agindu bezala, urte amaieran Kupoaren negoziaketaren inguruan aurrera egin ahal izatea. Catalunyan,ordea, Montorok aldian-aldian bidaltzen dien txekearen mende daude".
Aitor Estebanek amaitzeko hitz egin du +Barcenas auzia+ deritzonaren inguruan. “Oso oso larria da PPrekin gertatzen dena. Ezin dugu txipiroiaren tintaren estrategia onartu. Hemen denek ez dute egin PPri egotzi zaiona”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10