Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/28

Abiadura Handiko Trenbideko ‘Bergarako Lotuneari’ buruz galdetuko dio Aitor Estebanek Rajoyri

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak Euskal Y Trenbideko "Bergarako Lotuneari buruz" galdetuko dio Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari, bihar Kongresuan ospatzekoa den kontrol bilkuran.

rss Ezagutzera eman
Abiadura Handiko Trenbideko ‘Bergarako Lotuneari’ buruz galdetuko dio Aitor Estebanek Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek "Bergarako Lotunea" aipatuko du Abiadura Handiko azpiegitura handiko zatirik garrantzitsuenetakoa delakoan. Gobernuak egin gabe dauka oraindik trenbide zati hori egiteko enkantea, eta Estebanek Kongresuan azpimarratuko du gabezia horrek "arrisku handia" dakarrela.

 

Estebanek Gobernuko Presidenteari gogoratuko dio 2014ko urtarrilaren 22an, bilkura aldi honetako lehen kontrol bilkuran, Bergarako Lotunearen enkantea martxan jartzea exijitu zuela, Mariano Rajoyk berak 2013ko martxoaren 5ean konprometitu zuen bide zatia, hain zuzen; horregatik, Senatuan EAJ-PNVren bozeramaileak eginiko galdera egin zenetik hiru hilabete igaro direlarik, bozeramaile jeltzaleak galdetuko du "Espainiar Gobernuak 2014ko urtarrilaren 22tik aurrera zer egin duen Bergarako lotunea egiteko lanak esleitzeko enkantea martxan jartzeko".

Beste alde batetik, Emilio Olabarria EAJ-PNVren Legebiltzar Talde barruan Justizia gaietarako bozeramailea denak bihar Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkuraren aurrean defendatuko du Doako laguntasun juridikoari buruzko lege Egitasmoari EAJ-PNVk aurkezten dion osoko zuzenketa.

Olabarriak era berean adieraziko du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea arau honen kontra dagoela "eskuduntzak urratzen dituelako, insegurtasun juridikoa sortarazten duelako, eta hurbiltasun irizpidea apurtzen duelako,hain zuzen ere, justiziaren tutoretza eraginkorrerako oinarrizko eskubidea bermatzen duena".

Gure Legebiltzar Taldea