Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/06/11

Aitor Estebanek Konstituzioaren erreforma prozesua zabaltzeko deia egin du, "egin beharrekoa" delakoan

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "EAJk ez du Konstituzioaren ezkutuko berrespen edo erreformarik babestuko eta ez du lege ekimenik babestuko Estatu egiturari buruzko erabakiak lege-adabakien bidez hartzeko borondatea badago". Zentzu honetan esan du "krisi instituzionala, Estatu ereduaren krisia eta gardentasun krisia sustraitik,erabakimenez eta eraginkortasunez eta adostasun eraberrituak bilatuz" konpondu behar direla. Horregatik egin du "konstituzioan egin behar den erreforma prozesua zabaltzeko deia" .

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Abdikazio Lege Organikoaren inguruko eztabaidaren kariaz, Estebanek gogora ekarri du Euzko Abertzaleak taldeak arauaren bozketan abstentzioa bozkatuko duela "1978an izan genuen jarrera bera mantentzen dugulako; ez dugu konpromisorik sentitzen Estatuan marko konstituzionalari eman zitzaion babesarekiko", eta gaineratu duenez "Gobernuari gure onespena eman diezaiogun, Konstituzioaren osotasuna birnegoziatu beharko da, Estatu eredu bera eztabaidatu eta adostu beharko da".

Edozein kasutan, "Estatuak inposatutako joko arauei men eginez" eta "XXI, mendean Errepublika denborekin ondoen doan Estatu forma dela" aitortu ondoren, Estebanek hurrengo Erregeari zera iragarri dio "funtzioren bat izan nahi badu Espainiar Estatua osatzen duten nazio ezberdinen asmoei eman behar die erantzuna, eta ezer baino lehenago aitortza eman behar die" eta "adorez eta erabakimena" eskatu dizkio "Estatuaren eta hiritarren arazoei errealismoz ekiteko eta Estatu eredu berrirako bidea hasteko" .

Era berean baieztatu du Felipe VI.ak " tronua irabazi " beharko duela eta eskatu dio "jarduera publikoan eta Errege Etxearen finantzetan zein ondare pertsonalean gardentasuna erakustea", eta auzitan jarri du Espainiar Konstituzioak Estatu Buruari ematen dion "bortxa-ezintasuna". "Ez da ulergarria Estatu Buruak esparru pribatuan egiten dituen jarduerez zigor esparruan edo zibilean erantzun behar ez izatea: zerk arrazoitu ahal du arduragabe izatea, gainerako hiritarrak ez bezala? ”.

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak amaitzeko gogoratu duenez "EAJ euskal esparruko alderdia da" bere helburuen artean Espainiak hartuko duen Estatu eredua ez dagoelako, "eta errepublikazalea da" EAJren idearioaren arabera ordezkaritza politika herriaren borondatetik datorrelako. Zentzu horretan gaineratu duenez "Monarkia modernizatzeko baldintzak ematen badira eta euskal nazioa subjektu politiko gisa aitortzen bada, EAJk gobernagarritasunarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa mantenduko du une honek eskatzen dion erantzukizun mailarekin".

Gure Legebiltzar Taldea