Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/10

Legealdi honetan lehen aldiz, Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak ez du bozketa batean parte hartuko, "dekretazoari" gaitzespenik sendoena adierazteko

Pedro Azpiazu, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondokoak iragarri duenez, Euzko Abertzaleak taldeak legealdi honetan lehen aldiz eta "gaia bereziki larria delako" ez du parte hartuko hazkunde, lehiakortasun eta eraginkortasunerako premiazko neurriak onartzeko 8/2014 Erret lege Dekretuaren bozketan.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Erret Dekretua berresteko eztabaidan Azpiazuk salatu du "PPk eta bere Gobernuak ez dutela Ganbera errespetatzen" eta bere gaitzespen osoa adierazi dio "26 lege aldarazten dituen Erret Dekretuari", PPk lege horiek eztabaidatzea saihestu duelako "Gobernu absolutisten erara jardun duelarik".

Azpiazuk presidente ordeari eskatu dio "hiritarrak ez nahastea" eta zentzu berean adierazi du Euzko Abertzaleak "ezinbesteko" jotzen duela "hazkundea bultzatzeko neurriak martxan jartzea", baina Espainiar Gobernuari eskatu dio "benetako eztabaida ahalbidetzea" eta Gobernuari eskatu dionez "arau hau Lege Egitasmo gisa tramitatzen baldin bada ez ezazue prozedura erabili gero parlamentuan duzuen botereaz baliatzeko eta beste Legebiltzar Taldeen ideiak aurrera egitea eragozteko”.

Pedro Azpiazuk amaitzeko aldarrikatu du Parlamentuaren egitekoa, hiritarrei zor zaien errespetuan eta demokrazian sakontzea eskatu du  eta PPren zinismoa salatu du Dekretu hau berretsi duelako gardentasunaz eta erakunde demokratikoak indartzearen beharraz hitz egiten duen bitartean.

Pedro Azpiazu

Gure Legebiltzar Taldea