Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/01/13

"Denbora luzean lortzea kostatu zaigun askatasuna ez dezagun galdu" eskatu du Estebanek yihadismoari aurre egiterakoan

Bizkaia Irratian, Aitor Estebanek Europari "jarrera adostua" eskatu dio yihadismoari aurre egiteko eta 'Mate operazioa' delakoaren inguruan "protagonismoa bilatu" nahi izan dela salatu du "atxiloketak egiteko aukeratutako egun eta momentuagatik"

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, entrevista, biz

ARGAZKIA JAITSI

Madrilgo legebiltzarrean EAJren bozeramaile den Aitor Estebanek "denbora luzean lortzea kostatu zaigun askatasuna ez dezagun galdu" eskatu du gaur yihadismoari aurre egiteko neurriak direla eta. Era berean, Europari "jarrera adostua" exijitu dio "terrorismo mota hau nola tratatu erabakitzeko" eta baita "neurri egokiak".

Bizkaia Irratian izandako elkarrizketa batetan, Estebanek adierazi du "adi egon behar dugula askatasunak murriztu ez daitezen" eta zentzu hortan Kode Penalean Partidu Popularrak eman dituen pausuak salatu ditu. Era berean, yihadismoa dela eta gaurko egunean Espainiako Gobernuak eta PSOEk izango duten bilera kritikatu du, gai hau tratazeko orduan talde parlamentario guztiekin bildu behar litzatekeelako Gobernua uste baitu Aitor Estebanek.

Era berean, 'Mate operazioa' delakoaren inguruan galdetu diote Aitor Estebani eta honek "protagonismoa bilatu" nahi izan dela esan du "atxiloketak egiteko aukeratu den egun eta momentuagatik". Bide batez, honek eragiten duen "tentsioa" onuragarria dela bi parteentzat adierai du, eta ezker abertzaleari dagokionez, "pausuak emateko garaia aspaldian iritsi zitzaiola" azpimarratu du.

Azkenik, 2015 urteari begira, tentsioak areagotuko direla iragarri du Estebanek hauteskunde urtea delako, eta "urduritasuna" nabaritzen dela Madrilen adierazi du. Horrexegatik, "bakoitzak bere profila azpimarratzen" ahalaeginduko direla partiduak eta "ez da akordioarko denborarik izango" esan du ere.

Gure Legebiltzar Taldea