Prentsa Aretoa
2015/01/19
Aitor Estebanek Kode Penalaren aldarazpena errefusatu du eta Estatu espainolak zigorrak pilatzearen europar araudia errespetatu ez duela salatu du
Etzi Justizi Ministroari araudi europarraren aplikazioari buruz galdetuko diola gogorarazi du Estebanek eta Kode Penal berriak izango duen "bizi osorako zigorra konstituzioaren kontrakoa" dela salatu du
Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramaile den Aitor Estebanek Kode Penalaren aldarazpena errefusatu du eta Estatu espainolak zigorrak pilatzearen europar araudia errespetatu ez duela salatu du.
ETB1eko ‘Egun on Euskadi’ saioan, Aitor Estebanek zigorrak pilatzearen europar araudia dela eta azken aldian epaile ezberdinengan espainiako gobernuak ezarritako presioa gogorarazi du eta Partidu Popularrak Senatuan salbuespenari nagusitasuna emateko emendakin bat gainditu zuela salatu du, “inolako aipamenik gabe”. Horrexegatik, Auzitegi Nazionaleko hainbat epaile kezkatuta daude europar araudia ez ote den zuzen egokitu espaniako legealdira eta honen inguruan Europan galdetzeko intentzioa azaldu dute. Hain zuzen ere, Aitor Estebanek honi buruz galdetuko dio datorren asteazkenean Justizi Ministroari.
Honetaz gain, Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramaileak Kode Penalaren aldarazpena errefusatu du. Estebanek “hain lege garrantzitsua hiru astetan” erreformatzea salatu du eta baita “azpiko filosofia ere”. Hain zuzen, “bizi osorako zigorra konstituzioaren kontrakoa” dela adierazi du.
Azkenik, PP eta POSEren arteko yihadismoaren aurka borrokatzeko akordioaren inguruan galdetu diote Aitor Estebani eta honek gainontzeko talde parlamentarioak eztabaidaz kanpo uztea kritikatu du: “txarto hasten gara”, esan du. Gainera, texto konkretua zein izango den ikusi artean “askatasun murrizpena emango ote den kezkatzen” diola azpimarratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10