Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/02

Azpiazuk Espainiar Gobernuari iragarri dionez "goitik behera eta berehala birplanteatu behar duzue AHTri buruzko jarduera egitasmoa 2019ra iristeko"

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Azpiazuk gogoratu du "Euskal Y trenbidea egiteko ezarri den aurrekontua ez da nahikoa" eta baieztatu du epeak "oso motzak" direla

rss Ezagutzera eman

Pedro Azpiazu,  Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen  bozeramaile laguntzaileak baieztatu duenez "Euskal Y trenbidea egiteko ezarri den aurrekontua  ez da nahikoa" eta Espainiar Gobernuari eskatu dio " Abiadura Handiko  Trena egiteko jarduera egitasmoa goitik behera birplanteatzea, eta berehala egitea" Espainiar Gobernuak iragan astean  2019 urtean bukatzeko hartu zuen konpromisoa betetzeko, Gobernuak data hori eman baitzuen Euskadin abiadura handiko trena martxan jar dadin. Azpiazuk era berean baieztatu du  epeak " oso motzak " direla eta gogoratu du Euzko Abertzaleak  Sustapen Ministerioari  eskatu diola konpromiso hori betetzeko behar den aurrekontuen planifikazioa egitea. Era berean iragarri duenez  "oso hurbiletik jarraituko ditugu Espainiar Gobernuak arlo honetan emango dituen urratsak" .

Zentzu berean, Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Pedro Azpiazuk zera gogoratu du "Estatuko 2015 urterako Aurrekontu Orokorrak tramitatzeko orduan, PPren aldetik ez zen Euzko Abertzaleak taldearengana hurbiltzeko keinurik egin" eta EAJ-PNVk defendatu egin zuen azpiegitura honetarako ezarri zen diru partida 130 milioi eurotan igo behar zela. Horrela esan du berak espero duela Sustapen Ministro andreak egin duen iragarpenak  azpiegitura honen erritmoa bizkortzeko "benetako borondateagatik" izatea. " Espero dezagun benetan egitea" ezarri du.

Arlo ekonomikoari dagokionez, Azpiazuk  esan duenez Europan "argi daukate orain arte egindakoak ez duela funtzionatu eta ez duela inolako emaitzarik eman", baina deitoratu duenez  Juncker Planaren inguruan "ematen hasiak diren urratsek  aldatzeko borondatea erakutsi arren, marketing kontua baino ez dela". Jeltzaleen diputatuek " adore handiagoa" eskatu du, "urrats gehiago ematea eta arrisku gehiago hartzea, politika ekonomikoaren aldaketa erreala izan dadin".

Amaitzeko Azpiazuk gogora ekarri du PP eta PSOE alderdiek  seguruenik gaur yihadisten kontra  izenpetuko duten ituna. Euzko Abertzaleak akordioa izenpetuko ez duela gogoratu ondoren kritikatu duenez "argazkia ateratzea bilatzen dute" eta " bakarrik egin nahi izan dute beren alderdibitasuna indartzeko".

 

Gure Legebiltzar Taldea