Prentsa Aretoa

2015/09/18

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak hurrengo Hauteskunde Orokorretarako behin betiko zerrendak onartu ditu

Jeltzaleen erakunde gorenak oniritzia eman die gaurko batzarrean VII. Batzar Nagusirako eta EBB eta Herrialde Buru Batzarrak aukeratzeko prozesuetarako aurreikusi diren barne egutegiak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, gaurkoan ezohiko bileran bilduta, aho batez berretsi du uri erakundeek proposatu eta herrialde batzarrek onartutako proposamenean oinarrituta, Euzkadi Buru Batzarrak aurkeztu dion zerrenda, aurtengo Hauteskunde Orokorretan EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen hautagaien behin betiko zerrendak osatzeko.

Araban, Kongresurako zerrendako lehen tokiak hartuko dituzte Mikel Legardak, Laura Pérezek eta Jon Karla Menoyok, eta Senaturako lehen tokian izango dira Almudena Otaola, Juan Carlos Medina eta Zuriñe Rodríguez.

Bizkaian, Diputatuen Kongresurako boto orriaren lehen tokian izango da Aitor Esteban eta hurrengo izango dira Pedro Azpiazu eta Pilar Ardanza. Senaturako, EAJ-PNVk lehen hiru tokietan aurkeztuko ditu José María Cazalis, Nerea Ahedo eta María Dolores Etxano.

Gipuzkoan, Joseba Agirretxea, Iñigo Barandiaran eta Carmen Solorzano egongo dira EAJ-PNVk Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako lehen tokietan. Goiko Ganberarako, zerrendako lehen hiru tokietan izango dira, hurrenez hurren, María Eugenia Iparragirre, Bitoriano Gallastegi eta Imanol Kerejeta.

Nafarroan, lehen hautagaiak izango dira Daniel Innerarity, Blanca Regulez eta José Antonio Beloqui. Senatuko eserlekua hartzeko hautagaiak izango dira Juan José Ausan, Izaskun Goñi eta Javier Basterra. Dena dela, EAJ-PNVko hautagai hauek Geroa Bai koalizioaren barruan aurkeztuko dira eta litekeena da zerrenda hau aldatzea.

Kongresurako eta Senaturako behin betiko zerrendak honako hauek osatuko dituzte:

Arabako hautagaiak Kongresurako

1.- Mikel Legarda

2.- Laura Pérez

 3.- Jon Karla Menoyo

4.- Agurtzane Llano

Ordezkoak: Joseba Díez, Jone Zamarbide, Ana Villasante.

Arabako hautagaiak Senaturako

1.- Almudena Otaola (ordezkoak: Rosa Peral, Gerardo Bengoa)

2.- Juan Carlos Medina (ordezkoak: Joseba Amondo, Miren Arantzazu Astola)

3.- Zuriñe Rodríguez (ordezkoak: Rubén Barrena, Alfredo Sáenz de Arregi)

 

Bizkaiko hautagaiak Kongresurako

1.- Aitor Esteban

2.- Pedro Azpiazu

3.- Pilar Ardanza

4.- Javier Aldamiz-Etxebarria

5.- Ana Hormaetxe

6.- Joseba Escribano

7.- Idoia Sagastizabal

8.- Elixabete Uribarri

Ordezkoak: Axier Garate, Iratxe Garrido, Diana González.

Bizkaiko hautagaiak Senaturako

1.- José María Cazalis (ordezkoak: Maitane Leizaola, Jon Andoni Atutxa)

2.- Nere Ahedo (ordezkoak: Joseba Mugika, Lore Bilbao)

3.- María Dolores Etxano (ordezkoak: Koldo Artaraz, Ainhoa Salterain)

 

Gipuzkoako hautagaiak Kongresurako

1.- Joseba Agirretxea

2.- Iñigo Barandiaran

3.- Carmen Solorzano

4.- Estibaliz Alkorta

5.- Luke Uribe-Etxebarria

6.- Garbiñe Mendizabal

Ordezkoak: Rafael Uribarren, Nerea Zubizarreta, Maribel Vaquero.

Gipuzkoako hautagaiak Senaturako.

1.- Maria Eugenia Iparragirre (ordezkoak: María Jesús Aranburu, Carlos Ormazabal)

2.- Bitoriano Gallastegi (ordezkoak: Irune Berasaluze, Edurne Egaña)

3.- Imanol Kerejeta (ordezkoak: Xabier Zabala, Maria Luisa Ustarroz)

 

Nafarroako hautagaiak Kongresurako

1.- Daniel Innerarity

2.- Blanca Regulez

3.- Jose Antonio Beloqui

4.- Maria Solana

5.- Peio Ayerdi

Nafarroako hautagaiak Senaturako

1.- Juan José Ausan

2.- Izaskun Goñi

3.- Javier Basterra

(Ordezkoak: Juana Mª Villanueva, Javier Ollo)

 

Barne karguak aukeratzeko prozesua

Beste alde batetik, Aberri Batzarraren ordezkariei jakinarazi zaie gaur EAJ-PNVk Euzkadi Buru Batzar berria aukeratzeko aurreikusi duen barne egutegia. Prozesu hau 2016ko otsailaren 13 eta 14an amaituko da egun horietan Iruñean ospatuko den VII. Batzar Nagusian. Halaber, Batzar Nagusiak oniritzia eman dio EBBk planteatu duen proposamenari, zeinen bidez hurrengo hilabeteotan murgilduko garen hauteskunde ziklo etengabea kontutan hartuta, EBB berria aukeratzeko prozesuarekin batera, Herrialde Buru Batzarrak (ABB, BBB, GBB, IBB eta NBB) aukeratzeko prozesuak egingo diren.

Hauek izango dira aurreikusi diren datarik esanguratsuenak:

Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean: lehen hautespen aldia Uri Erakundeetan, EBBren presidenterako hautagaia, EBBren 8 burukideak eta herrialde barne karguetarako hautagaiak aukeratzeko.

Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean: bigarren hautespen aldia Uri Erakundeetan.

Urtarrilaren 21etik 24ra bitartean: Herrialde Batzarrek herrialde barne karguak aukeratuko dituzte eta Aberri Exekutibako hautagaiak aukeratuko dituzte.

Otsailaren 13 eta 14an: EBBren presidentea eta EBBren 8 burukideak aukeratzea Iruñean egingo den Batzar Nagusian.

Gure Legebiltzar Taldea