Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/02

Aitor Estebanen esanetan A-20 a "Alderdi Popularraren Gobernuaren zentzugabekerien gailurra da"

Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak salatu du Pedro Sánchezek Kupoaren inguruan duen "ezjakintasuna": " PSOEk Euskadik Espainiari gehiago ordaintzea nahi badu, beste legealdi latza izango dugu aurretik".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, elecciones, 20d

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak salatu duenez Mariano Rajoyk Hauteskunde Orokorretarako abenduaren 20ko eguna aukeratu izana "Espainiar Gobernuak legealdi osoan  eta,  bereziki, azken hilabete hauetan erakutsi duen jarrerak ekarri dituen zentzugabekerien gailurra da" . Sabin Etxean hedabideen aurrean eskaini duen agerraldian, Estebanek hitz hauekin kritikatu du erabakia: "hauteskundeak deitzeko izan ditzakeen egunekin, herritargo osoarentzat eta, bereziki,  bozketa horiek guztiak eta aurkarazteak berrikusi beharko dituzten  funtzionarioentzat horren konplikatuak diren egunetan egin behar ditu”. Bozeramaile jeltzalearen esanetan Rajoyk hauteskundeak "askoz ere lehenago" deitu beharko zituzkeen . “Azken hilabete hauetan nagusi izan dira ministerioen arteko koordinaziorik eza eta ministro batzuek eta besteek hainbat gairen inguruan esaten zutenarekin kontraesanak...Gobernuak bilatu izan duen gauza bakarra izan da beste talde politikoekin ezer ere negoziatu gabe   bere legeak, bere hauteskunde egitasmoa eta bere aurrekontua ezartzea, hurrengo urtean Alderdi Popularrak berak bakarrik kudeatuko ez duela jakin arren ”.

Estebanek PSOEko buru Pedro Sánchezek  euskal Kupoaren aldarazpena eskatuz egin dituen azken adierazpenei erantzun nahi izan die. Jeltzaleen bozeramaileak   hitz kritikoak erabiliz baieztatu duenez, sozialisten buruak, Itun Ekonomikoaz eta Kupoaz hitz egiten duenean "ez daki zertaz ari den. Uste dut talde batzuekin ondo geratu gurean dabilela,baina ezjakin hutsa da" esan du. "lehenengo eta behin, Itun Ekonomikoa edo Kupoa aldarazteko orduan, tartean dauden alderdi bien artean onartu behar delako, hau da, Espainiar Gobernua eta Eusko Jaurlaritza. Espainiar Kongresuak edo Espainiako Gobernuak ezin dute beren kabuz aldarazi. Itun Ekonomikoaren berezko izaerak eta, beraz, Kupo Legearen izaerak ere esaten du  edozein aldarazpen akordio baten bidez egin behar dela eta euskal eta espainiar erakundeek onartu behar dutela. Beraz, aldarazpen hori ezin da aldebakartasunez burutu". Estebanek, beste hainbat analistek bezala, Pedro Sánchezen hitzetan sozialisten artean aldeko asko izan ditzakeen azpi-mezua antzematen du: Euskadik gehiago ordaindu behar dio Espainiari. "Alderdi Sozialistak euskaldunok Kupo handiagoa ordaintzea nahi badu, Pedro Sánchezek behintzat ahaztuta dauka Eusko Jaurlaritzak hainbat urte daramatzala  oraindik auzitan dauden mila milioitik gora euro eskatzen,eta Espainiar Gobernuak legealdi osoan ez du horretaz ezer jakin izan nahi" .

Estebanek amaitzeko esan du Sánchezek ere ez omen dakiela " Euskadi biztanleriaren osoaren % 4,7 izanez eta BPGa Espainiar Estatuarren %6 a izanik, guk % 6,24 ordaintzen ari garela. Hori ere ez omen daki. Pedro Sánchezi galdetu beharko litzaioke bere federalismo asimetrikoa ote den euskal autogobernua murriztea eta Itun Ekonomikoaren kontra egitea eta, azken finean, euskal eskumenen kontra egitea ote den. Horrela segitzeko asmoa badago, legegintzaldi latza izango dugu aurretik, Alderdi Popularrak erakutsi digunagatik eta Alderdi Sozialista erakusten ari denagatik. Gero eta argiago ikusten dut  hurrengo Gorte Nagusietan euskal ordezkaritza sendoa beharko dugula, autogobernua defendatzeko prest egongo diren diputatu eta senatariekin ”.

 

Gure Legebiltzar Taldea