Prentsa Aretoa
2015/10/13
Agirretxea eta Korta pozik agertu dira Espainiako Gobernutik Zumaiako Santio hondartzako egokitze lanak burutzeko Protokoloa osatzearen konpromezua jaso ondoren
Horrela adierazi die Kostetako Zuzendaritza Nagusiak Diputatu jeltzaleari eta Zumaiako alkalteari gaur goizean Nekazaritza eta Ingurumen Ministeritzan izan duten bileran.
Joseba Agirretxea, Euzko Abertzaleak Taldeko Diputatua, eta Oier Korta, Zumaiako alkate jeltzalea, baikor agertu dira Kostetako Zuzendaritza Nagusia Santio hondartzako egokitze lanak burutzeko Protokoloa osatzera konprometitu ondoren.
Gaur goizean Nekazaritza eta Ingurumen Ministeritzan izan den bilerara Agirretxea eta Kortarekin batera Zumaiako udaletxeko zenbait teknikari ere joan dira. Bileraren bukaeran Agirretxeak adierazi du “albiste ona dela” Protokolo hau burutzea baina tamalez “legegintzaldi bukaeran etorri da”. Edozein kasutan, Agirretxeak oharrarazi du “Euzko Abertzaleak Taldeak oso hurbiletik jarrituko duela proiektu honen garapanea hitzak ekintza bihur daitezen” eta ziurtatu du “beharrezko ekintza guztiak burutuko dituztela” berak eta bere taldeak “Santio hondartzak behar dituen egokitzapen lan guztiak ahalik eta azkarren burutu daitezen”.
Bestalde, Zumaiako alkate den Oier Kortak adierazi du Kostetako Zuzendaritza Nagusiak esandakoaren arabera proiektua dagoeneko esleitua dagoela eta honen lanketa 11 hilabetetan luzatuko dela. “Guar lortu dugun konpromezua lehen urratsa besterik ez da; oso positiboa baina soilik lehenbizikoa. Espainiako gobernuari exijituko diogu proiektuan jasoko diren ekintza guztiak ahalik eta azkarren eta beharrezko baliabide ekonomikoekin burutu daitezela. Zumaiako herritarrak denbora gehiegi daramate lan hauen esperoan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10