Prentsa Aretoa
2015/12/08
Ortuzarrek berriro azpimarratu du Euskadik A-20an jokoan izango duena: “PPren zapalketaren lau urte gogorren buruan, datorkiguna are okerragoa izan daiteke”
EBBren presidenteak Basaurin deitoratu ditu Ciudadanos alderdiak Euskal Foru Aldundiei eta euskararen irakaskuntzari buruz zabaldu dituen azken mezuak: “ Gure bila datoz, herri honetan eraiki dugun guztiaren bila”, ohartarazi du.
08-12-2015 Andoni Ortuzar Basaurin
HITZALDIA - 2015/12/0808-12-2015 Aitor Esteban Basaurin
HITZALDIA - 2015/12/08
“Oso lau urte gogorrak izan dira. Eta, datorkiguna are okerragoa izan daiteke. Inork hauteskunde hauek garrantzitsuak ez direla esaten badu, oker dabil. Asko dago jokoan”. Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaurkoan ohartarazi du euskal hiritarrok asko izango dugula jokoan abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretan. Basaurin egin den ekitaldi politikoan, zeinetan Aitor Estebanek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak ere parte hartu baituen, Ortuzarrek esan du Ciudadanos dela mehatxu berria, eta ez bakarrik euskal autogobernuarentzat,baizik eta baita euskal kulturarentzat eta euskararentzat ere.
“Euskadiz hitz egiten duten bakoitzean, egoera okertu egiten da. Gure bila datoz. Herri honetan eraiki dugun guztiaren bila. Ekonomia Itunaz esandakoa esanda, Ciudadanosek zera esan zuen lehengo egunean ‘eskoletan irakasteko prozesuaren oinarrian dago inposizioa eta dotrina politikoa eta `eskoletan euskara ikasteak ondorio kaltegarriak ditu eskola umeen ikas prozesuan, konpetentziak eta ezagutzak zailago eskuratzen dituztelako´. Aspaldiko partez, herri honetan ez dugu horren adierazpen fatxa´entzun. Inposizioa eta dotrinamendua euskararen irakaskuntzan. Riverak eta Ciudadanos talde osoak muga guztiak gainditu dituzte. Gure hizkuntza iraindu dute, milaka euskaldunberri iraindu dituzte. Hori baldin bada hauteskundeen ostean Espainiatik datorkiguna, hobe dugu gure burua prestatzea. Inork garrantzitsuak ez direla edo euskaldunoi interesatzen ez zaizkigula pentsatzen badu, hona hemen arrazoi garbia. Erantzuteko garaia dugu. Prest egon beharko dugu jokoan egongo delako gurea den guztia: enplegua, gizarte politikak, zerbitzu publikoak, gure hizkuntza, gure eskubideak. Gure ongizatea”.
Ortuzarrek behin eta berriz azpimarratu du euskal hiritargoari hurrengo hauteskundeen garrantzia adierazteko beharra . “EAJren asmoa ez da Espainia gobernatzea. EAJk nahi duena da gurea defendatzea. Zerbitzu publikoak kalitatezkoak eta denontzat izan daitezela: Gure hezkuntza, gure osasuna, gure segurtasuna kalitatezkoak izan daitezela eta gure hiritargoaren beharrei erantzuteko balio dezatela.Eta, Madriletik murrizketak eta mozketak inposatu arren, LOMCE, medikamentazoa, Mozal Legea eta enplegua prekario bihurtzen duen lan erreforma inposatu arren, neurri horiek ez dezatela euskal emakume eta gizonen bizitza kalitatea kaltetu. Baina, beste arrazoi gehiago ere badaude gu Madrilen egotea justifikatzeko. Zuzenean udalerriei eragiten dietenetik hasita, Euskadi bere osotasunean hartzen dituztenetaraino. Gure diputatu eta senatariek zenbatetan eskatu diote Espainiar Gobernuari bere konpromisoak bete ditzala eta Basauri udalerria zatitzen duen trintxera hau estali dezala? Zenbatetan eskatu beharko dugu Estatuak hitzartuta dituen Nerbioi ibaiko saneamendu lanak egitea? Patxi Lopezi ez diozu halakorik entzun. Ezta entzungo ere. Espainiatik dabil. Atzokoan etorri ere ez zen egin PSEk Basaurin ospatu zuen ekitaldira. Santo Domingo de la Calzadan zegoen, Pedro Sánchez goratzen eta goraipatzen. Espainian baino ez dute pentsatzen. Hemengoa, gurea, ez da existitzen beraientzat. Haiek Espainiari begira daude. Gu, Euskadiri begira”.
Aitor Estebanek, Bizkaiko zerrendaburuak, bere aldetik, euskal hiritargoa ohartarazi nahi izan du “kontua ez da Basauri , Barakaldo, Zumarraga edo Agurain non kokatuta dauden jakingo ez duen presidentea aukeratzea”, eta, salatu duenez “Euskadi ez dago PP, PSOE, Podemos edo Ciudadanos taldearen agendan”. Zentzu honetan berretsi duenez “EAJ-PNV da Basauriz eta Euskadiz arduratzen dena: Pozokoetxeko trenbide zabalguneaz, AHT-az, Tax Leaseaz eta euskal arrantzaleen segurtasunaz Indiako itsasoan” Estebanek abenduaren 20ko hauteskundeak “berebizikoak” izango direla esan du. “Asko dago jokoan, eta Madrilgo itsasoak ekaitza dakar; EAJ-PNVk baino ez dauka Euskadirentzako egitasmo bat, Euskadin eta Euskadirentzako egindako alternatiba duen indar politikoa gara, belak datorkigun ekaitzerako ondo atontzeko eta aukeratutako bidean aurrera egiteko, eguraldi txarrarekin, bai, baina beti aurrera” .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10