Prentsa Aretoa

2016/06/15

EAJ-PNVk Oroimen Historikoaren Legea bete dezaten lan egingo du, gure aurrekoek egindako guztia ahaztua izan ez dadin

Kongresurako eta Senaturako hautagaiek gerra zibilean eta frankismoan euskal alderdi eta erakundeei ustiatutako guztia itzultzea exikituko diote Madrilen Espainiako Gobernuari.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Oroimen Historikoaren Legea bete dezaten lan egingo du, gure aurrekoek egindako guztia ahaztua izan ez dadin

ARGAZKIA JAITSI

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVko hauatagiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Hernaniko hilerrian izan dira gaur gerra zibilean bertan fusilatutakoak gogorarazteko. Hautagaiekin batera, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarbizitza eta Giza Eskubideetako zuzendaria den Maribel Vaquero, Mikel Pagola Urnietako alkatea eta Hernaniko EAJko bozeramailea den Andoni Amonarraiz izan dira.  

Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, onartuta dagoen Oroimen Historikoaren Legea betetzea, hau garatzea eta oztoporik ez jartzea eskatu dio Espainiako Gobernuari. “Egia ezagutzeak eta ezagutarazteak berriro ez errepikatzeko bermea delako” ohartarazi du Agirretxeak.

1936ko estatu golpean, ondorengo gerran eta diktaduran gertatutakoa ezagutu eta ezagutarazteko, Franco ohean hil eta gero, urte asko igaro behar izan direla salatu du Agirretxeak: “80 urte beranduago oraindik ere ez da egi osoa ezagutzen eta behar bada ez da inoiz guztiz jakingo”. Hori dela eta, ordezkari publikoak memoria kolektiboa ahaztu ez dadin neurriak hartu behar dituztela gogorarazi du Kongresurako hautagiak. Bide horretan, herri honen memoria osaketan, euskal erakunde eta elkarte ezberdinek egindako lana eskertu du, eta “egia ezagutzeko eskubidea guztiona baita, biktimena zein gizarte guztiarena, eta badu eskubide honek beste betebehar bat: gogoratzeko bete beharra” gehitu du. Jasandako zapalketaren ezagutza herri baten ondarea da eta hau gorde egin behar dela azpimarratu du Agirretxeak. Adibide gisa Gipuzkoan eta Euskadin, Oroimen Historikoaren inguruan aurrera eraman diren ekintzak zerrendatu ditu: fosak bilatzea, gorpuak identifikatzea, istorioak biltzea, etab.

Joseba Agirretxearen ustetan, Estatuan aldiz ez omen da legea betetzen: “egiari lur gehiago bota zaio, gerraren garaileek historia idazten jarraitu nahi dute eta ahaztu gaitezela, ba ez gara ahaztuko”. Frankismoko krimenen kereilarekin gertatzen den bezala, Estatua lagun izan ordez, egia ezagutzeko etsai nagusiena izatea leporatu dio Agirretxeak.

Bestetik, erreparazioaren bidean, Espainiako Gobernuari, gerra zibilean eta frankismoan euskal alderdi eta erakundeei ustiatutako elementu sinboliko guztien itzultzea exikituko dutela nabarmendu du Kongresurako zerrenda-buruak.

Bukatzeko, Joseba Agirretxeak bertaratutakoei jakinarazi die, EAJ-PNVk, dagoen tokian dagoela, “bai Euskadin eta baita Madrilen ere, lanean jarraituko duela, egia, justizia eta erreperazioa, biktima guztien eskubideak direnak berma daitezen”. Eta “herri honen alde gure aurrekoen sakrifizioa eta egindako guztia ez dugu sekula ahaztuko” gehitu du.

Gure Legebiltzar Taldea