Prentsa Aretoa
2016/06/24
Egibarrek EAJ-PNVren “joan-etorriko” botoa eskatu du, “hemen erabakitakoa errespeta dadin”
“Hemen hartutako erabakiak errespetarazi nahi ditugu, beste interes batzuk helburu hartuta han hartutakoak inposa ez ditzaten”, azaldu du.
Gipuzkoatik Kongresurako EAJ-PNVko hautagaia, Joseba Agirretxeak eta GBBko presidentea, Joseba Egibarrek kanpainako azken mezua eskaini dute gaur goizean Donostiako Aquariumean. Beraiekin batera, besteak beste, gainontzeko hautaugaiak, Arantxa Tapia, Eneko Goia, Bakartxo Tejeria, Eider Mendoza eta Imanol Lasa izan dira.
“Estatuak herritarron erabakiak eta euskal erakundeek hartutako erabakiak errespetarazi ditzan” aurkezten da EAJ-PNV hauteskundeetan. “Hemen hartzen ditugulako erabakiak, eta hemen hartutako erabakiak errespeta ditzaten nahi dugulako, beste interes batzuk helburu hartuta han hartzen dituztenak ez inposatzeko” azpimarratu du.
Berak azaldu duenez, “euskal jarrera zein den ziurtatu nahi dugu Madrilen”. “Baina ez edonola” erantsi du. Guk nahi duguna da, “gure botoa joan-etorriko botoa izatea, konpromisoz betetakoa, konfiantza ematen duen botoa, baina baita ardura eskatzen duena ere”. “Eta elkarri emandako konfiantza hori, gizartearekiko konfiantza hori, EAJ-PNVk eskain dezake” azpimarratu du. “EAJ-PNVk izan duen ibilbideak eskaintzen baitu aukerarik hoberena, beste inorena baino hobea” esan du; “aukera osoa, bai udal mailatik hasita, lurralde mailatik, euskal nazioa defendatzen duena, hemen, Europan eta mundu osoan”. “Euskal estrategiaren aldeko defentsara pilatu behar dugu ahalik eta boto kopuru gehiena” adierazi du.
Joseba Egibarrek, gaur egin duen agerraldian, Bretainia Handiko Brexitaren gaineko erreferenduma ere hizpide izan du. Bi ondorio bururatzen zaizkiola esan du: batetik, “Europak eskutan hartu beharra dauka arazoa; ezin du luzaroan geldi geratu edo, errefuxiatuekin egin duen bezala, arazoak uxatu”. Hori dela eta, esan du Europar Batasunak europar guztien eskubide eta betebeharren berdintasuna bermatu behar duela. “Edo modu politiko eta solidarioan eraikitzen da, edo –aurrez abisatzen ari garen bezala- arazoak izan behar ditu garatu eta itxuratzerakoan”.
Bigarren ondorioak, berriz, Eskozia du aipagai. Izan ere orain bi urte “kalamidade ugari” iragartzen zutenek –Cameronek eta unionistek- eskoziarrek independentziaren aldeko bozka emanez gero, Europatik kanpo geratuko baitziren, ikusiko dute orain, Eskozia dela Europan segitzeko defendatzen duena, ñabardurarik gabe defendatzen duena gainera. ”Eskoziak, orain bi urte eta atzoko botoekin, agerian uzten duena da, badagoela Europan egoteko beste modu bat” azaldu du. Eskoziak erakutsi baitu “ez daukala Bretainia Handiaren errentatzaile moduan joan beharrik, estatu independente bezala egon daitekeela alegia” zehaztu du.
Joseba Egibarrek EAJ-PNVri botoa ematea, baliagarri den botoa ematea dela esanez amaitu du. “Boto baliagarria, kasu honetan, konpromisoz betetako botoa delako, ekarpena egiten duena, konfiantza eman eta eskatzen duena, joan-etorrikoa; birziklatuko ez den botoa, erreinterpretatuko ez dena; EAJ-PNVk errespetatuko duen botoa”. “EAJ-PNVk ez dizu hutsik egingo” izan da bere azken mezua.
Jeltzaleek komunikatzeko eszenaoki gisa Donostiako Aquariuma aukeratu dute itxasoa eta arraien inguruko metafora egin dutelako. Joseba Agirretxeak espainiako “politikaren itxasoan urak nahastuta eta zikin dabiltzala” adierazi du, eta bertan “olatuen arabera, orain ezkerrera eta gero eskubira dabiltzan arrai multzoak” daudela ziurtatu du. Bestalde, itsasoan beren kasara indar handiz korrontearen kontra igeri egiten duten beste arrai berde batzuk badaudela ere azpimarratu du, “Berzentzalizazioaren, españolizaziaren eta inposaketaren kontra bere bidea egin nahi duen arraina”.
Azkenik, Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak EAJ-PNVrako bozka eskatu die gipuzkoarrei, “igandean argi izan ezazue nor izango den Euskadiko ahotsa Madrilera eramango duena, Euskadiko interesak hoberen defendatuko dituea, orain arte bezala EAJ-PNV izango da”. Metaforarekin jarraituz, “espainiako politikaren itsasoan arrai berdeak bere bidea egin dezan, igandean bozkatu EAJ-PNV”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10