Prentsa Aretoa
2016/10/11
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Kongresuan salatu du hegaluze kuotaren 1.200 tona Frantziari laga izana
Joseba Agirretxeak, jeltzaleen talde barruan arrantza gaietarako bozeramaileak, galdera multzoa erregistratu berri du, erabakiaren zioak azaltzeko eta "gardentasuna" exijitzeko.
Preguntas para respuesta escrita sobre cuota del bonito
GALDERA, IDATZIZ ERANTZUTEKO - 2016/10/11
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak galdera multzoa erregistratu du funtzioko Gobernuak hegaluzearen kanpaina aldi baterako ixteko hartu duen erabakiaren zioak jakiteko, bere kuotaren 1200 tona Frantziari laga ondoren.
Joseba Agirretxeak, arrantza gaietarako bozeramaile jeltzaleak, baieztatu du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren erabakia "aldebakarrekoa" izan dela "euskal ontzidiei eta Eusko Jaurlaritzari kontsultatu gabe" egin delako eta gaineratu du hori "onartezina" dela. Halaber, Agirretxeak salatu duenez hegaluzearen kuotaren zati bat Frantziari lagatzeagatik estatuan arrantzaldia aldi baterako ixtea erabaki izana "arduragabekeria" izateaz gain "Gobernu Zentralak euskal ontzidiagatik duen interes ezagatik" izan dela.
Hori dela eta, funtzioko gobernuari "gardentasuna" eskatu dio eta erabaki "arbitrario" eta "euskal ontzidiarentzako kaltegarria" hartzeko orduan kontuan hartu dituen arrazoiez galdegin dio”.
Hauek dira Joseba Agirretxeak erregistratu dituen galderak:
Zer arrazoik gidatu du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa iragan urriaren 4an 00.00etan hegaluze kanpaina aldi baterako ixteko erabakia hartzeko?
Funtzioko Gobernua zer arrazoik gidatu dute hegaluze kuotaren 1200 tona Frantziari lagatzea erabakitzeko? Erabaki hori noiz hartu zuen? Funtzioko Gobernuak erabaki honek kaltetutako ontzidiak edo Euskadiko erakunde eskudunak abisatu ditu? Halakorik egin ez badu, zergatik ez du egin?
Funtzioko Gobernuak uste al du euskal ontzidiari zuzenean eragiten dion erabakia, hau da, hegaluze kuotaren 1200 tona Frantziari lagatzearena, erabaki horren eragina zuzenean nabarituko duten erakundeei jakinarazi behar zaiela?
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10