Prentsa Aretoa

2016/10/14

Aitor Esteban: “Aldez eta moldez esan dugu: Rajoyri EZETZA bozkatuko diogu"

Onda Vascari eginiko elkarrizketan, Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "PSOE da bere burua argitu beharra duena; guk `ezetzarekin´ ez dugu inolako zalantzarik"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Euzko  Abertzaleak taldeko Legebiltzar taldeko bozeramaileak gaur azpimarratu du PPren hautagai Mariano Rajoyren balizko inbestidura baten aurrean  EAJ-PNVren legebiltzar taldeak emango lukeen botoa, berriz ere, ezetza izango litzatekeela. "Aldez eta moldez esan dugu; Rajoyri EZETZA bozkatuko  diogu”.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Estebanek baieztatu du hirugarren hauteskundeak egingo diren ala ez jakiteko "giltzarria" dela  PSOEren  "hurrengo Komite Federalean" gertatuko dena, baina ildo beretik gaineratu duenez "Alderdi Sozialistaren ordezkari ezberdinei entzun ondoren, gerta daitekeenaren inguruko zalantzak agertzen zaizkit; ez naiz zirt ala zart esatera ausartzen" adierazi du.

Emiliano García Page Gaztela-Mantxako PSOEren buruak eginiko adierazpenez galdetu diotenean, zeinek iragan asteazkenean Mariano Rajoyren bigarren inbestiruda baterako EAJrekiko negoziaketak abian zeudela baieztatu baitzuen, jeltzaleen bozeramaileak zera baieztatu du "seguruenik, Page izango da abstentzioaren alde dagoenetako bat, eta dantzalaguna eraman nahiko luke, baina haiek dira beren burua argitu beharra dutenak eta aurrerako pausua eman behar baldin badute, bakarrik egin beharko dute. Guk `ezetzarekin´ ez dugu inolako zalantzarik eta Page egiten ari den gauza bakarra da bazterrak nahastea".

Aitor Estebanek zentzu berean baieztatu duenez "EAJren bost diputatuei ez dagokie inbestidurarik ezta Parlamentuan onartuko dena ere erabakitzea eta argi  eta garbi esan genuen ez dugula arrazoirik Mariano Rajoyren alde bozkatzeko. PSOEk, bere eserleku kopuruarekin, bai erabaki dezake onartzen dena edo onartzen ez dena, baina Espainian sarri askotan ez da ikusarazten oposiziotik ere politika egin daitekeela”.

Amaitzeko, Estebanek baieztatu du diputatu jeltzaleek Francesc Homs, Kongresuko PDCren bozeramaileak aurkeztu duen suplikatorioaren kontra bozkatuko  dutela: "Suplikatorioa sortu zen,hain zuzen ere, epaimahaiak helburu politikoekin erabiliak izan ez zitezen. Beraz, kontra bozkatuko dugu", ezarri du.

Gure Legebiltzar Taldea