Prentsa Aretoa

2016/10/29

EAJ-PNVk “Politika ukatzen duen aristokrazia juridikoan” oinarrituta ari den Rajoyri ematen dion ezetza berretsi du Aitor Estebanek

Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak Mariano Rajoyri leporatu dio “gehiengoak sortzeko gai ez dela” eta hautagaiaren diskurtsoak “kezka” eragiten diola esan du “ez baitu ematen moldeak aldatu direnik”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur berretsi du bost diputatu jeltzaleek Mariano Rajoyri emango dioten ezezko botoa: “EAJk bere hitza betetzen du eta EZETZA bozkatuko diogu zure hautagaitzari” baieztatu dio Estebanek Partido Popularreko hautagaiari.

Inbestidurako bigarren eztabaidan, Esteban “kezkatuta” agertu da Mariano Rajoyren diskurtsoa entzundakoan “ez baitu ematen moldeak aldatu direnik” eta zera ohartarazi dio “ezer argi baino argiago geratu bada,hori izan da ez zarela inbestidura aise ateratzeko behar den gehiengoa sortzeko gai”. Horregatik, Mariano Rajoyri eskatu dio “molde berberekin jarraituta porrotera abiatuko direla” ulertzea “hori porrot propioa izango baita”.

Estebanek Espainiako Gobernuari leporatu dio “aristokrazia juridiko batean oinarrituta” ari dela, hau da, “politikari uko egiten dion zurruntasun politikoan” eta era berean esan du EAJ-PNVren ezezko botoa dela “bost urtetan Euskadirekiko eman den jarrera ezkorragatik, politika judizializatuta, besteen naziotasuna ukatu duen ideia bultzatuz eta euskal erakundeei kasurik egin gabe”.

Zentzu honetan, jeltzaleen bozeramaileak Rajoyri onartarazi dionez “ Euskadi ez da beste Autonomi Erkidego bat” eta azpimarratu duenez “forutasuna Ekonomia Itunetik harago doa, denera hedatzen da eta baieztapen garrantzitsu batean oinarritzen da : parteen arteko akordioa, inposizio eza”. “Euskadi nazioa da eta horren arabera tratatua izan nahi du” amaitu du du Estebanek.

 

Gure Legebiltzar Taldea